Arrasateko Udalarekin elektronikoki erlazionatzera behartuta
Urriaren 1eko 39/2015 Legearen , urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, aurreikusitakoaren arabera, behean aipatutako subjetu hauek Udalarekin elektronikoki harremanak izatera behartuta daude:
- Pertsona juridikoak
- Nortasun juridikorik gabeko entitateak
- Elkargokide izatea nahitaezkoa duren profesionalak
- Harreman elektronikoak izatera behartuta dauden interesduen ordezkariak.
Horregatik, Arrasateko Udalak elektronikoki jakinaraziko die sujetu hauei. Arrasateko Udalaren egoitza elektronikoan edo zerbitzu telematikoen atarian jarriko da jakinarazpena.
Jakinarazpenen postontzira sarbidea, Arrasateko Udalaren egoitzan (ataria.arrasate.eus) izango da. Horretarako identifikatu beharko da eta onartuta dauden identifikazio motak, honakoak dira.
- Ziurtagiri digitalak
- Izenperen bakQ sistema
Behin 10 egun natural igarota, jakinarazpena egoitza elektronikoan eskura jartzen denetik aurrera, eta epe horretan jakinarazpena eskuratu ez bada, jakinarazpena egindakotzat jotzen da eta prozedurak aurrera jarraitzen du, aldizkari ofizialean zertan argitaratu gabe.
Zenbaki aholkulariak abokatuak gomendatzen du: Jakinarazpen elektronikoa eskuragarri jartzen den unean, abisu bat jaso ahal izateko, Arrasateko Udalari posta elektroniko eta telefono mugikor zenbaki bat jakinarazi. Honela jakinarazpen elektroniko bat duzunean, posta elektroniko eta SMS bidez abixatzeko.
Zenbaki aholkulariak abokatuak: Zerbitzu integrala