Lana
Lan-kontratuaren funtsezko elementuak
Lan-baldintzen gardentasun handiagoa bermatze aldera, berriki onartutako 723/2026 Errege Dekretuak lan-kontratuaren funtsezko elementuei buruzko informazioa emateko betebeharra jasotzen duen Langileen Estatutuko 8.5. artikulua garatu du. Zeintzuk dira lan-kontratuaren funtsezko elementuak? Enpresek orain arte erabilitako lan-kontratuen ereduetan jasotako informazioaz gain, pasa den irailaren 9an indarrean sartutako arauak enpresek langileei eman beharreko informazio gehigarria jasotzen du. Hurrengoak…
Read MoreLan teknikari bat behar dugu gure taldean
50 urtetik gorakoak kontratatzeko dirulaguntzak: gida osoa kooperatibentzat
Euskadiko kooperatibek badute aukera berri bat: 50 urtetik gorako pertsonak kontratatzeko dirulaguntzak eskuragarri daude. Neurri honek langabezian dauden pertsona horien lan-merkaturatzea errazteko helburua du. Azalduko dizugu zer den, nork jaso dezakeen eta nola eskatu. Zertan datza laguntza hau? Eusko Jaurlaritzak dirulaguntzak eskaintzen ditu, EAEko lantokietan 50 urtetik gorako langabeak kontratatzen dituzten enpresentzat. Helburua argia da:…
Read MoreLanbideren laguntzak: kontziliaziorako eszedentziak eta lanaldi-murrizketak estaltzeko kontratazioa
Enpresan norbaitek eszedentzia hartu du seme-alabak edo senide mendekoak zaintzeko? Edo lanaldia murriztu du horregatik? 🤔 Lanbidek horrelako egoerak estaltzeko kontratazioak bultzatzeko laguntza-lerro bat jarri du martxan, eta merezi du ezagutzea. Zertan datza laguntza? 📋 Lanbidek 1.055.000 € bideratzen ditu, honako egoera hauek estaltzeko kontratazioak sustatzeko: Gainera, dagoeneko lanaldi partzialean kontratatutako pertsonen lanaldi-zabalkuntza ere jasotzen…
Read MoreEzintasun prozeduretako jakinarazpen elektroniko berriak
📢 2026ko irailaren 1etik aurrera, aldaketa garrantzitsu bat izango da Gizarte Segurantzarekin harremana duten pertsona guztientzat: aldi baterako ezintasuna, ezintasun iraunkorra edo ezintasun-eragile ez diren lesio iraunkorrak eskatzen dituzten pertsona fisikoek, nahitaez, bide elektronikoz jasoko dituzte beren espedienteei buruzko jakinarazpen eta komunikazio guztiak. Hala xedatzen du 2026ko maiatzaren 27ko ISM/541/2026 Aginduak. ✅ Zer aldatzen da…
Read MoreGizarte Segurantzaren jakinarazpen elektronikoak: autonomoa bazara, jakin beharrekoa
Autonomo bazara, litekeena da jada jaso izana Gizarte Segurantzaren jakinarazpen elektronikoren bat, agian ohartu gabe, zenbateko garrantzia duen. Gaur egun, komunikazio guztiak —eta batzuetan epe barruan erantzun beharrekoak— modu elektronikoan bidaltzen dira, eta horiek kontsultatzea zure erantzukizuna da, ez aukerakoa. Zergatik da derrigorrezkoa? Legeak ezartzen du autonomo eta enpresa gehienek jakinarazpen elektronikoak jaso behar dituztela,…
Read MoreArabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak enpresa eta autonomoentzako zerga-neurri berriak onartu dituzte
Euskal Herriko hiru foru aldundiek aparteko zerga-neurri berriak onartu dituzte,egungo ziurgabetasun geopolitikoak jarduera ekonomikoan, inbertsioan etaenpleguan izan ditzakeen ondorioei aurre egiteko.2026an aplikatuko diren neurri hauek enpresen eta autonomoen likideziaindartzea eta jarduera ekonomikoari eustea dute helburu.Berritasun nagusiakZerga-zorren aparteko geroratzeaZerga-zor jakin batzuk geroratzeko sistema berezia ezarri da, bermerikaurkeztu gabe eta berandutze interesik ordaindu gabe.Oro har, hasierako ordainketa…
Read MoreArrasateko enpresek 2.783 € jaso ditzakete herriko langabeak kontratatzen badituzte
LAGUNTZAK ETA DIRULAGUNTZAK Arrasateko Udalak 2026ko dirulaguntzen deialdia ireki du. ZENBAT JASO DAITEKE? Arrasateko Udalak urtero egiten duen programa honen helburua da herriko langabeek enpresetan lana aurkitzea erraztea. 2026ko deialdian, aurtengo KPIa kontuan hartuta (2,9%), dirulaguntzaren zenbatekoa 2.783 eurokoa da egun osoko 6 hilabeteko kontratu bakoitzeko. Epea urriaren 31 arte zabalik dago — baina kontuz:…
Read MoreAbsentismoari aurre egiteko pizgarria
Auzitegi Gorenak, 2025eko urtarrilaren 20ko epaian, absentismoari aurre egoteko soldata-pizgarri baten legezkotasuna aztertu du, pizgarri horren zenbatekoa langilearen absentzia-orduen kopuruaren araberakoa baita: Aintzat hartu behar al dira absentzia-mota guztiak? Ez, oporrengatik, ordutegi-diferentziengatik, lizentzia sindikalengatik eta senideen heriotzagatiko baimenengatik izandako absentziak salbuetsita daude. Nolanahi ere, gainontzeko absentziei dagokionez, Auzitegi Gorenak hurrengoa adierazten du: Azken finean, Auzitegi…
Read MoreGizarte Segurantzaren prestazioen gida
Gizarte Segurantzak eskeintzen dituen prestazio gida publikatu du bere web orrian.
Read More