Genero-arrakala murrizteko pentsioen osagarriari buruzko Europako epaia berretsi da

Pasa den uztailaren 9an Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak argitaratutako prentsa-oharraren arabera, Auzitegi Gorenak, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren doktrina bera aplikatuz, hurrengoa ezarri du: gizonek eskubidea dutela genero-arrakala murrizteko pentsioen osagarria jasotzeko emakumeen baldintza berberetan.

Ekainaren 19an web-orrialde honetan azaldu genuen moduan, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak ebatzi zuen (2025eko maiatzaren 15eko sententzia -C-623/23-) Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren 60. artikuluak tratu desberdina ezartzen duela gizonen eta emakumeen artean.

Bada, esan bezala, Europako erabakia ezagututa, Auzitegi Gorenak ondorioztatu berri du pentsioen osagarri hori gizonei aitortu beharko zaiela emakumeei eskatutako baldintza berbertan.

Horretaz aparte, antza denez, pentsioen osagarria gurasoetako batek bakarrik kobratu ahal izango du, alegia, pentsio baxuena duenak.

Horrenbestez, 2021eko otsailaren 4tik aurrera jubilatu bazara eta uste baduzu aipatutako osagarria kobratzeko eskubidea daukazula, ez izan zalantzarik gurekin harremanetan jartzeko.