Genero-arrakala murrizteko pentsioen osagarria
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak ebatzi berri du (2025eko maiatzaren 15eko sententzia -C-623/23-) genero-arrakala murrizteko pentsioen osagarria ezartzen duen Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren 60. artikuluak tratu desberdina ezartzen duela gizonen eta emakumeen artean.
Non ageri da tratu desberdin hori?
Bada, aipatutako sententziak adierazten duenez, emakumeei zuzenean aitortzen zaie pentsioen osagarri hori, eta gizonei, berriz, baldintza batzuen betepena egiaztatzea eskatzen zaie.
Zer ondorio dakar Europako sententziak?
2021eko otsailaren 4tik aurrera jubilatu diren eta gutxienez seme-alaba bat duten gizonek aukera dute pentsioen osagarria erreklamatzeko emakumeen baldintza berberetan.
Eta emakumeak osagarri hori jada kobratzen badu?
Printzipioz, 60. artikulu horrek dioskunaren arabera, gurasoetako batek bakarrik kobra dezake genero-arrakala murrizteko osagarria. Hortaz, zer gerta daiteke emakumeak kobratu arren gizonak erreklamatzen badu? Pentsio baxuena duenari aitortuko zaiola.
Nolanahi ere, afera hau ezbaian jarri du Europako auzitegiak. Aditzera eman duenez, estatuko auzitegiek ebatzi beharko dute ea posible den bi gurasoek aldi berean osagarria jasotzea.
Zenbaki aholkulariak abokatuak aholkularien gomendioa: 2021eko otsailaren 4tik aurrera jubilatu bazara, jarri zaitez gurekin kontaktuan.
