2023ko ekitaldiaren itxiera – aurreko ekitaldietako gastuak

Datozen asteetan 2023ko kontuen itxiera kontablea eta fiskala egin behar da. Zer gertatzen da konturatzen bazara 2023ko kontuetan sartuta daukazula aurreko ekitaldietako gastu bat?

Bada, honako hau hartu behar da kontuan:

• Kontabilitate-ondorioetarako: ezin da kontabilitate-gastua eragiketaren sortzapenaren ondorengo ekitaldi batean sartu. Beraz, ezin denez galdu-irabazien kontuan gastu gisa sartu, gastua erreserbetara eraman beharko litzateke.

• Ondorio fiskaletarako:

  • Aurreko ekitaldietako erosketa-faktura bati dagokion BEZa ken dezakezu? Bai, baldin eta BEZaren indarreko legediaren arabera kengarria bada eta eragiketa sortu zenetik 4 urte baino gehiago igaro ez badira.
  • Gastua kengarria al da sozietateen gaineko zergaren ondorioetarako? Bai, baldin eta gastu kengarri gisa katalogatuta badago (hau da, isun bat ez bada, adibidez), kontabilitatez kanpoko ajuste negatibo bat egin daiteke zerga likidatzeko orduan, fiskalki kengarria izan dadin. Hala ere, baldintza batzuk bete behar dira, hala nola eragiketa sortu zenetik 4 urte baino gehiago igaro ez izana eta behar bezala kontabilizatu izan balitz legokiokeen tributazioa baino txikiagoa ez izatea.

Ekitaldiaren itxiera egiterakoan zalantzarik baduzu, jar zaitez harremanetan gure kontabilitate- eta zerga-profesionalekin.