Posts Tagged ‘Gipuzkoa’
Gipuzkoako Ogasunak, Lanaren etekinen atxikipenen 2026ko taula publikatu du.
Izaera orokorrarekin ordainketa eskala bakoitzari aplikatuko zaion atxikipen-taula, sarreren jasotzailearen familia-egoeraren arabera Laneko etekinen gaineko atxikipenak izaera orokorra du, eta honako taulak zehazten duzein portzentaje aplikatu behar den. Portzentaje hori urteko ordainketa osoari aplikatuz lortzen da beharreko atxikipena: Gipuzkoako ogasunaren 2026ko LANAREN ETEKINEN ATXIKIPEN TAULA
Read MoreErrotuluak, irudi korporatiboa eta web gunea euskaraz sustatzeko dirulaguntza (Aretxabaleta)
Aretxabaletako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuei zuzendutako dirulaguntza. Errotulu, web gune eta irudi korporatiboak euskaraz jartzekoa. Dirulaguntza hau jasotzeko, jarduera Aretxabaletan izatea, lana 2025ean eginda egotea eta testua ondo idatzia egotea ezinbestekoa izango da. Azken honetarako udalak euskara-sailak duen gainbegiratze zerbitzua du, guztiz doakoa. Errotulazioa: Establezimenduko fatxadan, ate edo kristaletan izenarekin batera jardueraren berri eman beharko…
Read MoreEnpresako IFZ txartelaren kopia eskatu behar duzu? orain webgunetik eskatu dezakezu
Gipuzkoako ogasunean, Entitateen IFZ txartelaren kopia web orritik eskatzeko aukera dago orain. Orain arte, pertsona juridikoek eta beste entitaeek beraien IFZ txartelaren kopia behar bazuten, Gipuzkoako ogasunean 036 eredua aurkeztu behar zuten Zergabidearen bitartez. 📢 Berritasuna: 2025eko urritik aurrera, NIF txartelaren bikoiztua webgune ofizialaren bidez ere eskatu ahal izango da, Zergabidearen bidez egiteaz gain. Hobekuntza…
Read MoreGIPUZKOA 2026 urteko jaiegunen egutegia
GIPUZKOA 2026 urteko jaiegunen egutegia argitaratu da hemen GAO publikatutakoa
Read MoreErrenta aitorpena kanpaina (Gipuzkoa)
Martxoan hasiko da Errenta kanpaina eta Gipuzkoako Foru Ogasunak kanpainaren datak jakinarazi ditu eta dagokion atala prestatu du bere webgunean. Hona hemen data garrantzitsuenak: Zenbakin, Maiatzean hasiko gara Errenta kanpainarekin; beraz, ez izan zalantzarik gure talde fiskalarekin harremanetan jartzeko, zure errenta-aitorpena egitea nahi baduzu edo, proposamen bat jaso arren, berrikustea nahi baduzu. Gainera, ezin da…
Read MoreAtzerrian bizi zara eta Gipuzkoara itzultzeko asmoa duzu?
Hurrengoa interesatzen zaizu: Espainiar lurraldetik kanpo bizi bazara eta lan-kontratu berri bat Espainian hasi behar baduzu, ba al zenekien lekualdatutako pertsonen araubide berezi oso onuragarri bat dagoela? 2018az geroztik, “aberriratuentzako zerga-erregimena” du indarrean Gipuzkoak zerga-erregimen onuragarriekin, Gipuzkoako enpresek talentua erakar dezaten. Erregimen hori langile profil zehatz eta kualifikatuetan aplikatzen zen. Hala ere, 2022tik aurrera, baldintza…
Read MoreGipuzkoako Ogasuna mutualistei dirua itzultzen ari da
Ogasuna uztailaren 6an hasi zen kaltetutako mutualistei 2023ko errenta-aitorpenetan egindako doikuntzari dagokion dirua itzultzen. Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak eta beste erakunde batzuek beharrezko informazioa eman diote Ogasunari, 2023ko aitorpenak berriro kalkulatu ahal izateko. Gogorarazten dizuegu hau 2023ko ekitaldiari dagokiola, eta preskribatuta ez dauden aurreko ekitaldiak erregularizatu nahi izanez gero, komenigarria dela Ogasunean eskaera bat aurkeztea.…
Read More2023ko errenta kanpaina (mutualistak)
Gipuzkoa: 2023ko errenta-aitorpena: Proposamenean edo eta zerga-informazioan pentsioaren murrizketari buruzko daturik ez badago, Gizarte Segurantzak Ogasunari ez diolako informazio hori eman izango da. Horrek ez du, nahitaez, esan nahi murrizketa hori ez dagokizunik. Aurreko ekitaldietako errenta-aitorpenak: Preskribatu gabeko aurreko urteetako erreklamazioa egiteko, beharrezkoa da zuzentzeko eskaera aurkeztea. Preskribatu gabeko ekitaldi zaharrenari, hau da, 2019koari, dagokion…
Read MoreGipuzkoako 2024ko jai egunen egutegia
2024 urterako Gipuzkoako lurraldeko jaiegunen egutegia ezartzen duena. 12 egun baliogabe horiek honakoak dira: — Urtarrilaren 1a, Urteberri eguna.— Urtarrilaren 6a, Jaunaren epifania.— Martxoaren 28a, Ostegun Santua.— Martxoaren 29a, Ostiral Santua.— Apirilaren 1a, Pazko Astelehena.— Maiatzaren 1a, Langileen Eguna.— Uztailaren 25a, Santiago Apostoluaren Eguna.— Abuztuaren 15a, Ama Birjinaren Jasokundea.— Urriaren 12a, Espainiako Jai Nazionala.— Azaroaren…
Read MoreErrenta zerga ordaintzeko bigarren zatiaren kargua
2023ko azaroaren 10ean, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren bigarren zatia helbideratze-kontuan zordunduko da (Gipuzkoa, Araban eta Bizkaian). Kargu hori, ordaindu beharreko zenbatekoaren % 40koa da, baldin eta aurkezteko unean ordainketa zatikatua egitea erabaki bazen. Jar zaitez gure ekipoarekin harremanetan, helbideratze-kontua aldatu behar baduzu edo horri buruzko beste edozein kontsulta mota egin nahi baduzu.
Read More