Enpresako IFZ txartelaren kopia eskatu behar duzu? orain webgunetik eskatu dezakezu

Gipuzkoako ogasunean, Entitateen IFZ txartelaren kopia web orritik eskatzeko aukera dago orain.

Orain arte, pertsona juridikoek eta beste entitaeek beraien IFZ txartelaren kopia behar bazuten, Gipuzkoako ogasunean 036 eredua aurkeztu behar zuten Zergabidearen bitartez.

📢 Berritasuna: 2025eko urritik aurrera, NIF txartelaren bikoiztua webgune ofizialaren bidez ere eskatu ahal izango da, Zergabidearen bidez egiteaz gain. Hobekuntza honek erraztasun handiagoa eskaintzen die Gipuzkoako ogasunak enpresei.

IFZ txartelaren kopia elektronikoa eskatu nahi duten entitateek orri honen beheko aldean dagoen estekaren bitartez eska dezakete, betiere ondoko baldintzak betetzen badituzte:

  • Zerga egoitza Gipuzkoan izatea.
  • Gipuzkoako Foru Ogasunaren datu basean egotea.
  • Ez egotea behin behineko baja egoeran entitateen aurkibidean eta ez izatea IFZ baliogabetua.

✅ Nola eskatu bikoiztua?

  • Sartu Gipuzkoako Ogasunaren webgune ofizialean
  • Identifikatu zure ziurtagiri digitalarekin .
  • Aukeratu “Erakundeen NIF txartelaren bikoiztua” aukera.
  • Zergabidearen bidez ere eskatu daiteke, lehengo moduan.

📍 Bide berriaren abantailak

  • Erraztasun handiagoa erakundeentzat.
  • Itxaronaldia murrizten da.
  • Edozein gailutatik eskuragarri.