Atzerrian bizi zara eta Gipuzkoara itzultzeko asmoa duzu?
Hurrengoa interesatzen zaizu:
Espainiar lurraldetik kanpo bizi bazara eta lan-kontratu berri bat Espainian hasi behar baduzu, ba al zenekien lekualdatutako pertsonen araubide berezi oso onuragarri bat dagoela?
2018az geroztik, “aberriratuentzako zerga-erregimena” du indarrean Gipuzkoak zerga-erregimen onuragarriekin, Gipuzkoako enpresek talentua erakar dezaten. Erregimen hori langile profil zehatz eta kualifikatuetan aplikatzen zen. Hala ere, 2022tik aurrera, baldintza horiek aldatu egin dira eta horrela, zerga-erregimen horretan pertsona gehiago sartu ahal izango dira. Besteak beste, denbora luzez atzerrian lan egin duten pertsonak, itzuli nahi duten gipuzkoarrak eta atzerrian bizi diren langile kualifikatu eta trebeak erakartzeko.
Horretarako, eskatzen den baldintzetako bat pertsona fisiko horiek 5 urte baino lehenago Gipuzkoan bizi ez izana da eta pertsona hori bizi izan den herrialdeko agintari fiskalek emandako zerga-egoitzaren ziurtagiria edukitzea. Ziurtagiri horiei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, irakurri 2023/08/31ko gure post hau: “Egoitza Fiskalaren Ziurtagiriak”.
Araubide honek eskatzen dituen baldintza horiek betetzen badira, soldatan %30-erainoko salbuespen fiskalak ahalbidetuko dira, hala nola, behar bezala justifikatutako gastu batzuk kengarritzat kontsideratu, ondare-elementuetatik lortutako errentengatik salbuespenak izan, etab.
Informazio gehiago behar baduzu edo zure kasua aztertzea nahi baduzu, jarri harremanetan gure talde fiskalarekin: Kontaktua