Errotuluak, irudi korporatiboa eta web gunea euskaraz sustatzeko dirulaguntza (Aretxabaleta)
Aretxabaletako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuei zuzendutako dirulaguntza. Errotulu, web gune eta irudi korporatiboak euskaraz jartzekoa.
Dirulaguntza hau jasotzeko, jarduera Aretxabaletan izatea, lana 2025ean eginda egotea eta testua ondo idatzia egotea ezinbestekoa izango da. Azken honetarako udalak euskara-sailak duen gainbegiratze zerbitzua du, guztiz doakoa.
Errotulazioa:
Establezimenduko fatxadan, ate edo kristaletan izenarekin batera jardueraren berri eman beharko da eta euskaraz soilik, bi baldintza hauek derrigorrezkoak dira, dirulaguntza jaso ahal izateko. Udal baimena behar da errotulua jarri aurretik.
Irudi korporatiboa:
Gutun-azal, idazpurua duten orriak, bisita txartelak, identifikazio zigiluak eta ibilgailu errotuluen kasuan euskaraz solik idatzia joan behar da testua. Karta/menu, albaran/fakturen kasuan berriz euskaraz eta beste hizkuntza batean egon daiteke.
Web-guneak:
Euskaraz bakarrik edo beste hizkuntza gehiagoetan, beti ere euskaraz dagoen testua gainerako hizkuntzen bezainbestekoa izatea.
Eskabidea eta egindakoaren justifikazio agiriak batera aurkeztu beharko dira azaroaren 30a baino lehenago, euskara zerbitzua gainbegiratua eta telematikoki erregistratu beharko dira Aretxabaletako Udalean.
Oinarri orokorreko eskabide-eredua jarraituta aurkeztu beharko da elektronikoki, egindako gastuen faktura eta ordainketa agiriarekin kasu guztietan gehi kasu bakoitzeko berezitasunekin.
Errotulazioetan:
- Argazki edo erretuloaren izaeraren agiria.
Irudi korporatiboetan:
- Egin berri edo berriztutako/euskaratutako elementu bakoitzaren ale bat.
Web-guneak:
- Webguneko helbidea.
Dirulaguntza ordainketa bakarrean egingo da, gastua egin dela eta behar den bezala justifikatua izen dela konprobatu ondoren.
Eman beharreko dirulaguntzak kalkulatzeko, irizpide hauek hartuko dira kontuan:
- – Errotuluen: kostuaren %80koa izango da dirulaguntza, eta gehienez ere 180 €.
- – Irudi korporatibo: kostuaren %80koa izango da dirulaguntza, eta gehienez 120 €.
- Webguneak: kostuaren %50 izango da dirulaguntza, eta gehienez ere 450 €.
Informazio gehiago Aretxabaletako udaleko web orria.
