Errenta aitorpena kanpaina (Gipuzkoa)
Martxoan hasiko da Errenta kanpaina eta Gipuzkoako Foru Ogasunak kanpainaren datak jakinarazi ditu eta dagokion atala prestatu du bere webgunean.
Hona hemen data garrantzitsuenak:
- Autolikidazio-proposamena onartzea: 2025/03/31tik 2025/06/30era.
- Internet modalitaterako epea: 2025/04/03tik 2025/06/30era.
- Errenta mekanizaturako hitzorduak erreserbatzeko epea: 2025/04/08tik 2025/06/06ra (edo beranduago, hitzordu libreak geratzen badira).
- Errenta mekanizatuaren modalitaterako epea: 2025/04/08tik 2025/06/30era.
Zenbakin, Maiatzean hasiko gara Errenta kanpainarekin; beraz, ez izan zalantzarik gure talde fiskalarekin harremanetan jartzeko, zure errenta-aitorpena egitea nahi baduzu edo, proposamen bat jaso arren, berrikustea nahi baduzu.
Gainera, ezin da beti errenta-aitorpen mekanizatua aurkeztu. Beraz, kontuan izan egoera hauetakoren batean bazaude:
- Bost ondare eskualdaketa baino gehiago egin dituztenak.
- Balore merkatu arautuetako batean negoziatzeko onartu gabeko merkataritza sozietateen akzio edo partaidetzak eskualdatu dituztenak urte horretan.
- Herentziaz edo legatu bidez eskuratutako ondasun eta eskubideak eskualdatzeagatik ondare irabaziak edo galerak izan dituztenak, haien zehaztapenak kalkulu konplexuak egitea edo ondasunak baloratzea eskatzen duenean (herentziak esku hartzaile asko edo ondasun ugari dituenean edo balorazioa behar duten higiezinak daudenean, esate baterako).
- Jarduera ekonomikoen etekina kalkulatzeko zuzeneko zenbatespenaren modalitate arrunta erabili dutenak.
- Jarduera ekonomikoen etekina zuzeneko zenbatespenaren modalitate sinplifikatuaren arabera zehaztu dutenak, PFEZren foru arauaren 88. artikuluan inbertsioengatik eta beste jarduera batzuengatik aurreikusten diren kenkarietara bildu direnean.
- Kriptodirua eskualdatzea.
- Zergapetutako eragiketak egitea finantza produktu eratorriak erabilita (aukerak, gerokoak, bermeak, diferentzien araberako kontratuak, etab.).
- Pertsona lekualdatuen araubide berezia aukeratzea.
- Hazkunde ahalmen handiko entitateak finantzatzeagatik araututako kenkaria aplikatzea.
- Errenta egozpenak lortzea (nazioarteko gardentasun fiskala eta inbertsio kolektiboa paradisu fiskaletan).
- Testamentu ahalordea erabili gabe duten herentziak.