2023ko errenta kanpaina (mutualistak)
Gipuzkoa:
2023ko errenta-aitorpena:
- Errenta-aitorpenaren proposamen bat iristen bazaizu, pentsioaren murrizketaren kalkuluaren xehetasuna ikusiko duzu 3.orrrian.
- Proposamenik iristen ez bazaizu, zerga-informazioan pentsioaren murrizketaren xehetasunak ikusi ahal izango dituzu. Informazio hori deskargatuta, zure autolikidazio prestatu eta aurkeztu ahal izango duzu.
Proposamenean edo eta zerga-informazioan pentsioaren murrizketari buruzko daturik ez badago, Gizarte Segurantzak Ogasunari ez diolako informazio hori eman izango da. Horrek ez du, nahitaez, esan nahi murrizketa hori ez dagokizunik.
Aurreko ekitaldietako errenta-aitorpenak:
Preskribatu gabeko aurreko urteetako erreklamazioa egiteko, beharrezkoa da zuzentzeko eskaera aurkeztea. Preskribatu gabeko ekitaldi zaharrenari, hau da, 2019koari, dagokion likidazioa berrikusteko eskaera 2024ko uztailaren 29ra arte eskatu ahal izango da.
Araba:
Era berean, Gizarte Segurantzak datua Ogasunari igorri badio, Ogasunak prestatutako 2023ko errenta-aitorpenaren proposamenean edo zirriborroan bertan ofizioz sartuko da murrizketa.
Preskribatu gabeko urteak erreklamatzeko, dagokion eskabide-inprimakia aurkeztu beharko da.
Bizkaia:
Bizkaian errenta-aitorpenaren zirriborro bat emango zaie zergadun guztiei, eta Gizarte Segurantzak datua Ogasunera bidali badu, zirriborro horretan murrizketa txertatuta egongo da.
Gainera, murrizketa aplikatu behar zaien pertsonen adierazpenaren zirriborroan informazio-ohar bat agertuko zaie. Era berean, aurreko lau urteetako aitorpenak berrikustea ez bada oraindik eskatu, zuzenean egin ahal izango duzu 2023ko Errenta Aitorpenaren bidez, inolako inprimakirik bete behar gabe.
Gure aholkulari fiskalak zure esanetara daude, bai 2023ko errenta-aitorpena berrikusteko edo egiteko, bai preskribatu gabeko ekitaldiak erreklamatzeko ere.