Gipuzkoako Ogasuna mutualistei dirua itzultzen ari da
Ogasuna uztailaren 6an hasi zen kaltetutako mutualistei 2023ko errenta-aitorpenetan egindako doikuntzari dagokion dirua itzultzen.
Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak eta beste erakunde batzuek beharrezko informazioa eman diote Ogasunari, 2023ko aitorpenak berriro kalkulatu ahal izateko.
Gogorarazten dizuegu hau 2023ko ekitaldiari dagokiola, eta preskribatuta ez dauden aurreko ekitaldiak erregularizatu nahi izanez gero, komenigarria dela Ogasunean eskaera bat aurkeztea.
>> Tramite honekin laguntza behar baduzu edo zalantzak badituzu, Zenbakirekin kontaktatu dezakezu.