Sozietateen gaineko zerga:konturako ordainketa zatikatuak
Datorren urriaren 1ean hasiko da Sozietateen gaineko Zergaren konturako ordainketa zatikatua aurkezteko epea. Sozietate batzuek, urriaren 1etik 25era bitartean (biak barne) egin behar duten ordainketa aurreratu bat da.
Nork dauka betebeharra?
Lurralde Historiko bakoitzeko araudiari lotutako Sozietateen gaineko Zergaren zergadun guztiek, zatikako ordainketak aurkeztu beharko dituzte, baldin eta lortutako emaitza ordaintzekoa bada.
Ez dute zatikako ordainketarik aurkeztu beharrik izango…
- 1/2013 Foru Araudiaren 13. artikuluan ezarritakoaren araberako, mikroenpresa eta enpresa txikiak.
- Zergak, 0% eta 1%eko tasa murriztuetan ordaintzen dituzten enpresak.
- Sozietateen gaineko Zergari dagokion 2/2014 Foru Arauko 77. artikuluan aipatzen diren arrisku-kapitaleko erakundeak (Gipuzkoan soilik)
- Mikroenpresa eta enpresa txikien erreferentziazko atariak gainditzen ez dituzten ondare-sozietateak (eragiketa-bolumena, aktiboa edo plantila adibidez) (Araban bakarrik)
Nola aitortzen da?
203 (banakako erregimenean zergak ordaintzen dituzten sozietateentzat) eta 223 (kontsolidazio taldeentzat) ereduen bitartez.
Zenbat ordaindu behar da?
Ordaindu beharreko zenbatekoa kalkulatzeko, %5eko portzentajea aplikatuko zaio aurreko ekitaldiko zerga-oinarriari (oinarri negatiboak konpentsatu ondoren) non autolikidazio-epea urriaren 1ean amaituta badago eta zergaldi horretan egindako atxikipenak eta konturako sarrerak kenduta dauden.
Laguntzarik behar baduzu, jarri zaitez harremanetan gure lan-talde fiskalarekin.