Sozietateen gaineko zerga: Kontabilizatutako zergaren eta aitortutako zergaren arteko aldeak.

Sozietateen gaineko zerga aurkezterakoan, ekitaldiaren itxieran kontabilizatutako zergarekiko diferentziak antzematen badira, aitorpena behar bezala aurkeztu behar da eta diferentziak ekitaldi honetan kontabilizatu.

Likidazioak, kontabilizatutakoarekin bat ez etortzeak ez du baldintzatuko aitorpena behar bezala egitea.

Diferentziak hainbat arrazoirengatik izan daitezke (kenkaririk aintzat hartu ez izana, kontabilitatez kanpoko doikuntzarik egin ez izana, arau-aldaketak…), baina edozein dela ere, uneko ekitaldian zuzendu ahal izango dira, aurreko ekitaldiko kontuetan inolako aldaketarik egin gabe.

Sozietateen gaineko zergaren gastua ez da gastu kengarria, eta, beraz, diferentzia horiek horiek ez dute inolako arazorik sortuko kontabilizatzen diren ekitaldian.

 

Zenbaki aholkulariak abokatuak: Sozietateak, Aholkulari fiskalak