Obligaziodunak bere borondatez lan egiteari utziz gero, pentsio konpentsatzailea iraungi daiteke? Auzitegi Gorenak ezarritako mugak
Familia zuzenbidearen arloan, dibortzio baten ondoren adostutako neurrien aldaketa da gai eztabaidatsua izan ohi da. Berriki, Auzitegi Gorenak epai bat eman du (1683/2025 epaia, azaroaren 24koa)eta bertan aztertzen du pentsioa ordaintzen duenak bere borondatez lan egiteari uztea, nahikoa arrazoi ote den ordaintzeari uzteko.
Gatazka, denbora mugarik gabeko konpentsazio-pentsio adostasun batetik dator. Handik urte batzuetara, senar ohiak pentsioa bertan behera uztea eskatu zuen, “egoerak nabarmen aldatu” zirela argudiatuta: bere estankoaren lizentzia saldu zuen eta, bere adina eta osasun egoera kontuan hartuta, lanean ez jarraitzea erabaki zuen, bere aurrezkietatik eta lokal baten alokairutik bizitzeko asmoz, erretiroa hartu arte.
Epai kontrajarriak dituen prozesu judizial baten ondoren, Auzitegi Gorenak doktrina argi bat finkatu du, eta partikular orok ezagutu behar dituen funtsezko hiru alderditan oinarritzen da:
- Lan-uztea borondatezkoa izatea: Auzitegi Gorenak ezartzen du borondatezko erabaki batek eragindako diru-sarreren murrizketak (adibidez, negozio bat saltzea edo norberaren borondatez aldez aurretik erretiroa hartzea) ezin duela arrazoitu pentsioa automatikoki azkentzea. Obligaziodunak ezin du berak sortutako premia egoeraz baliatu, adostutakoa ez betetzeko.
- Egiazko ahalmen ekonomikoa: Auzitegiak azpimarratzen du obligaziodunak dagoeneko ez dituela negozioaren hileroko diru-sarrerak, baina negozio eskualdaketak emandako diru kopurua kontuan hartu beharko litzatekeela pentsioa ordaintzen jarraitzeko.
- 65 urteetako muga: pentsioaren berehalako azkentzea ematen ez bada ere, Auzitegi Gorenak denbora muga bat ezartzen du. Izan ere, adierazten du, bi ezkontideen egoerak behin betiko erretiro adina betetzean orekatuko dela eta beraz, obligaziodunak adin hori betetzean (65 urte) amaituko da betebeharra.
ONDORIOA
Epai honek ondorio esanguratsuak ditu, bai ordaintzen duenarentzat, bai pentsio konpentsatzailea jasotzen duenarentzat:
- Onuraduna bazara: Epai honek zure pentsio konpentsatzailea jasotzeko eskubidea babesten du, ordaintzera behartuta dagoenak ordainketa saihesteko borondatez bere ondarea gutxitzea bilatzen duten aldebakarreko erabakietatik.
- Ordaintzera behartua bazara: Ezartzen da pentsioak ez duela zertan biziartekoa izan. Legezko erretiro-adina iristeak betebehar hori mugatzeko aukera ematen du, eta konpentsazio-pentsioaren ordainketari amaiera-data bat ematen dio.