40 urteurrena

ESKERRIK ASKO! 💚Joan den ostiralean, Zenbakiren 40. urteurrena ospatzeko aukera izan genuen, eta egun berezi hori gurekin partekatu zenuten guztioi eskerrak eman nahi dizkizuegu. Zuen presentziak, gertutasunak eta jasotako berotasunak ospakizuna are bereziagoa egin zuten. Espero dugu zuek ere uneaz gozatu izana eta gurekin batera egun polit bat bizi izana. Arrazoi ezberdinengatik gurekin egoterik izan…

Read More

40 urte egiteak ospatzea merezi baitu

Gaur azaroak 20 ostirala, arratsaldean gure 40 urteurrena ospatuko dugu ilusioz , 1986 urtean sortu zen Zenbaki aholkularitza aholkulariak. Horretarako, fundatzaileak, bezeroak, bazkideak, langileak, Zenbaki osatzen dugunok, hasierako proiektu honen bilakaera ospatuko dugu.🎉🎉🎉🎉40 urte egiteak ospatzea merezi baitu 🎉🎉🎉🎉

Read More

Etxebizitza-errentamenduak: berrikuntza nagusiak alokairuaren erregulazioan

Etxebizitza-errentamenduen arauketak aldaketak izan ditu duela gutxi, eta jabeei zein maizterrei eragiten die. Neurri berriek aldaketak eragiten dituzte zenbait alderditan, hala nola aldi baterako alokairuko kontratuetan, errentaren eguneratzean, kontratuen luzapenetan eta errentariari jasanaraz dakizkiokeen gastuetan. Ohiko alokairuaren eta aldi baterako alokairuaren arteko aldeak Nobedade nagusietako bat aldi baterako errentamenduei eta logelen araberako alokairuari dagokie. Kontratu…

Read More

Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren (JEZaren) urteko kanpaina

Urte sasoi honetan, zehazki, iraila eta azaroa bitartean, zerga honen zergadunak jakinarazpenak jasotzen dituzte zerga honengatik ordaintzea egokitzen zaien zenbatekoekin. 2026ko zerga kuota borondatezko epean biltzeko kanpaina 2026ko urriaren 1ean hasi eta 2026ko azaroaren 10ean amaituko da. JEZa urtean behin ordaintzen den zerga bat da. Zergaren zenbatekoa garatutako jardueraren edo jardueren araberakoa da, baita aplikatzekoak…

Read More

Ordezkapen arrunta dagoenean herentziari uko egiteak izango dituen ondorioak argitu ditu Auzitegi Gorenak

Auzitegi Gorenak, 1029/2026, ekainaren 25ekoa, argitu du zer gertatzen den nahitaezko jaraunsle batek jaraunspen bati uko egiten dionean eta testamentuak haren ondorengoen aldeko ordezpen arrunt bat ezartzen duenean, seniparte hertsia, hobekuntza eta xedapen askeko zatia bereiziz. Testamentugile batek, uko egiten bazuen, bere seme-alaben ordez ondorengoak jartzea aurreikusi zuen. Hil ondoren, bi semek uko egin zioten…

Read More

Lan-kontratuaren funtsezko elementuak

Lan-baldintzen gardentasun handiagoa bermatze aldera, berriki onartutako 723/2026 Errege Dekretuak lan-kontratuaren funtsezko elementuei buruzko informazioa emateko betebeharra jasotzen duen Langileen Estatutuko 8.5. artikulua garatu du. Zeintzuk dira lan-kontratuaren funtsezko elementuak? Enpresek orain arte erabilitako lan-kontratuen ereduetan jasotako informazioaz gain, pasa den urriaren 5ean indarrean sartutako arauak enpresek langileei eman beharreko informazio gehigarria jasotzen du. Hurrengoak…

Read More

Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiak langileen intimitaterako eskubidea indartzen du ordenagailu partekatuen erabileran

Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiak garrantzi bereziko epaia eman du lan-eremuko eskubide digitalen arloan, enpresa batek langile baten intimitaterako oinarrizko eskubidea urratu zuela adierazi baitu, ordenagailu korporatibo baten erabilera partekatua inposatu ziolako aldez aurretik protokolo argirik ezarri gabe eta gailua erabiltzeko baldintzen berri eman gabe. Testuingurua Kaleratzea baliogabetzat jo zuen langile bat berriz lanera itzuli ondoren…

Read More

Nire errenta-aitorpenaren emaitza nire aldekoa bada, zenbat denbora behar du Ogasunak niri dirua itzultzeko?

Itzulketa jasotzeko epea aitorpena aurkezteko modalitatearen araberakoa da. Gipuzkoaren kasuan, zergadunak autolikidazio-proposamena onartu duenean, dagokion zenbatekoa adierazitako banku-kontuan ordainduko da, gehienez ere hiru egun balioduneko epean. Aitorpena eskuragarri dauden gainerako modalitateetako edozeinen bidez aurkeztu bada, nahiz eta kasu askotan itzulketa aurkeztu eta egun gutxira egiten den, Foru Ogasunak legez sei hilabete arteko epea du errenta…

Read More

Epaitegi batek bidegabetzat eman du albaitaritza larrialdi batera joateagatik langile bat kaleratzea

Bartzelonako Lan Arloko 25 zenbakiko Epaitegiak duela gutxi emandako epai batekbidegabetzat jo du bere lanpostutik alde egin zuen langile bat diziplinazko kaleratzea, besteakbeste, bere maskotaren albaitaritzako urgentzia bat artatzeko. Ebazpenak irizpidegarrantzitsuak ematen ditu salbuespenezko egoeretan lan-absentziak justifikatzeari buruz etaproportzionaltasun-printzipioa diziplina-eremuan aplikatzeari buruz. AurrekariakLangilea kaleratu egin zuten, enpresak justifikatu gabekotzat eman zituen hainbat absentziapilatu zituelako. Horien…

Read More