Mutualistak: Auzitegi Gorenaren epai berria

2024ko apirilaren 19ko Auzitegi Gorenaren 673/2024 epai berriak aurreko 2023ko epaiak baino fiskalitate hobeagoa ezartzen die mutualistei. Kasu honetan, auzitegiak erabaki du 1967a baino lehen lan-mutualitateei egindako ekarpen guztiek ez dutela PFEZn tributatuko, hau da, salbuetsitzat jotzen ditu bere osotasunean.

Zentzu horretan, Gipuzkoako Foru Ogasunak jakinarazi du ahalik eta lasterren erantzungo diola epai berri horri. Orain, 2023ko errenta-kanpainan gaudenez, kanpaina amaitu bezain laster erantzungo dute.

Ogasunak berak egingo ditu dagozkion zuzenketak. Hori egin ahal izateko, irismen mugatua duen berrikuspen-prozedura bat erabiliko da, pentsioen integrazioaren ehuneko hori berriz kalkulatzeko. Beraz, ez da beharrezkoa izango zuzenketa erreklamatzeko eskaerarik aurkeztea, zuzenketa automatikoki egingo baita.