Posts Tagged ‘Auzitegi Gorena’
Auzitegi Gorenaren azken epaia, hipoteka-gastuen erreklamazioaren preskripzioari buruzkoa
Auzitegi Goreneko Lehen Salako Osoko Bilkurak, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren doktrinaren arabera, ekainaren 14ko 857/2024 epaian ebatzi du kontsumitzaile batek bidegabe ordaindutako hipoteka-gastuak itzultzeko akzioaren preskripzio-epearen hasierako eguna izango dela ordainketa horiek egitera behartzen zuen klausularen deuseztasuna deklaratzen duen epaiaren irmotasun-data. Aurrekoaren salbuespen bakarra da bankuak frogatzen duenean, kontsumitzaile zehatzarekin dituen harremanen esparruan, kontsumitzaile horrek…
Read MoreMutualistak: Auzitegi Gorenaren epai berria
2024ko apirilaren 19ko Auzitegi Gorenaren 673/2024 epai berriak aurreko 2023ko epaiak baino fiskalitate hobeagoa ezartzen die mutualistei. Kasu honetan, auzitegiak erabaki du 1967a baino lehen lan-mutualitateei egindako ekarpen guztiek ez dutela PFEZn tributatuko, hau da, salbuetsitzat jotzen ditu bere osotasunean. Zentzu horretan, Gipuzkoako Foru Ogasunak jakinarazi du ahalik eta lasterren erantzungo diola epai berri horri.…
Read More