Lan-kontratuaren funtsezko elementuak

Lan-baldintzen gardentasun handiagoa bermatze aldera, berriki onartutako 723/2026 Errege Dekretuak lan-kontratuaren funtsezko elementuei buruzko informazioa emateko betebeharra jasotzen duen Langileen Estatutuko 8.5. artikulua garatu du.

Enpresek orain arte erabilitako lan-kontratuen ereduetan jasotako informazioaz gain, pasa den irailaren 9an indarrean sartutako arauak enpresek langileei eman beharreko informazio gehigarria jasotzen du.

Hurrengoak dira datu aipagarrienak:

  • Soldatari dagokionez:
    • Oinarrizko soldataren zenbatekoa ez ezik, lan-kontratuak enpresak langileari ordainduko dizkion soldata-osagarri guztiak zehaztu behar ditu, bai eta horien periodikotasuna eta ordainketa-modua.
    • Ordainsari aldagarririk aplikatuz gero, lan-kontratuak hura nola kalkulatu eta hura kobratzeko irizpideak jasoko ditu.
  • Lanaldiaz bezainbatean:
    • Lan-kontatuan espezifikatu beharko da, alde batetik, zein kasutan eta nola alda daitekeen lanaldiaren iraupena edota banaketa, eta bestetik, zein izango den oporraldiak finkatzeko prozedura.
    • Aparteko orduei buruzko akordioen eta ordainketaren berri eman beharko da.
  • Probaldiaren inguruan:
    • Probaldiaren xedeari dagozkion enpresaburuaren eta langilearen betebeharrak finkatu beharko dira.
  • Informazio gehiago:
    • Lanaldian, soldatan, lan-kontratuen azkentzeetan eragina izan dezaketen erabakietan erabilitako sistema algoritmiko edo automatizatuak.
    • Lan-kontratuak identifikatu beharko ditu: berdintasun-plana, lana eta familia uztartzeko enpresa-politika, sexu-jazarpenerako eta sexuan oinarritutako jazarpenerako protokoloa, etab.
    • Lan-kontratuak identifikatu beharko ditu: berdintasun-plana, lana eta familia uztartzeko enpresa-politika, sexu-jazarpenerako eta sexuan oinarritutako jazarpenerako protokoloa, etab.
    • Kontratuen azkentzean enpresaburuak eta langileak bete beharreko aurreabisu-epeak.
    • Hitzarmen kolektiboaren indarraldia edo indarrean dagoen ultraaktibitate-egoera.
    • Gizarte Segurantzaren erakunde kudeatzaile edo laguntzailea.
    • Pentsio-planak eta -funtsak.

Aurreko atalean adierazitako informazioa lan-harremana hasi baino lehen eman beharko da, eta hori guztia lan-kontratuan zein hari atxikitako dokumentazioan jasoko da.

Lan eta Gizarte Ekonomiako Sozial Ministerioak arestian aipatu diren lan-kontratuaren oinarrizko elementuak jasotzen dituen dokumentu eredua erraztuko die enpresei baita langileei ere.