Hauteskunde orokorren osteko lanaldi-murrizketa

Datorren azaroaren 29an Estatuko Gorte Nagusietarako hauteskundeak egingo dira.

Bada, Hauteskunde Araubide Orokorraren Lege Organikoaren 28.1. artikuluaren arabera, Hauteskunde-Mahaietako Presidente edo Bokal izendatuak diren langileek eta funtzionarioek eskubidea dute lanaldia 5 ordu murrizteko.

Lanaldi-murrizketa hori bozketa-egunaren hurrengo egunean bakarrik hartu ahal izango da.

hauteskundeak

Halaber, alderdi politikoen Kontu-hartzaile diren langile edo funtzionarioek ere 5 orduko lanaldi-murrizketarako eskubidea izango dute, betiere, hauteskunde-egunaren hurrengo egunean hartzen badute. Hala jasotzen du aipatutako arauaren 78.4. xedapenak.

Lanaldi-murrizketak baimen ordainduaren izaera du, hortaz, ezin daiteke soldata proportzionalki txikiagotu.

Azkenik, baimen hau eskatu ahal izateko aurretiaz jakinarazi beharko da eta justifikatu beharko da. Horretarako, Hauteskunde-Mahaiaren akreditazioa aurkeztu beharko da.

XABIER AZKUNE ZENBAKI AHOLKULARIAK ABOKATUAK