Gizon eta emakumeen arteko aukera berdintasunaren eremuan lan egiten duten elkarteentzako dirulaguntzak

Gizon eta emakumeen arteko aukera berdintasuna sustatzeko diru-laguntzen oinarriak:

Erakunde onuradunak

  • Legez eratuta egon behar dute eta, elkarteek eta fundazioek, horrez gain, Elkarteen Erregistro Orokorrean edo Eusko Jaurlaritzako Erregistro Berezietan inskribatuta egon behar dute. Aipatutako erregistroetan inskribatuta ez badaude ere, Estatuko Administrazio Orokorraren edo Autonomia Administrazioen mendeko beste erregistro batzuetan inskribatuta daudenek ere jaso ahal izango dituzte deialdi honetako diru-laguntzak, betiere helbidea, egoitza edo ordezkaritza soziala badute Euskal Autonomia Erkidegoan. Nolanahi ere, deialdi hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratzeko eguna baino, gutxienez, urtebete lehenago egon behar dute inskribatuta dagokion Erregistro Publikoan.
  • Pertsona juridikoen estatutuetan argi ageri behar du ez dutela irabazi asmorik.
  • Pertsona juridikoek Oñatin izan behar dute egoitza soziala, ordezkaritza edo administrazio-egitura iraunkorra, eta jasota hala beharko du Eusko Jaurlaritzako Elkarteen erregistroan.
  • Oñatiko Udalaren diru-laguntzak jasotzeko deialdiaren antzeko izaera duten beste diru-laguntza edo laguntza batzuen esparruan dirua itzultzeko edo zigortzeko prozeduraren batean sartuta ez egotea; 2003ko azaroaren 17ko 38/2003 Legeak, Diru-laguntzei buruzko Orokorrak, 13. artikuluan aurreikusitako diru-laguntzak jasotzeko debekuetan sartuta ez egotea; sexu diskriminazioa egiteagatik zigor administratiboa edo penala jaso ez izana eta, Emakume eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera, diru-laguntzak edo laguntzak jasotzeko deialdietan parte hartzea debekatzen dion zigorra jaso ez izana; eta Oñatiko Udalaren diru-laguntzari esker aurrera eraman nahi duten jardueren bidez irabazi asmorik ez izatea.
  • Oñatiko Udalak lehenago emandako diru-laguntzen justifikazio egokia egina izatea.
  • Zuzenbide publikoko zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

Dirulaguntzen zenbatekoak

Diru-laguntza jaso dezaketen jarduera guztiak betetzeko egin beharreko gastu guztiak aintzat hartuko dira diru-laguntzari begira, ondasun higiezinak, altzariak edo ekipamendu teknikoa erosteko gastuak izan ezik. Era berean, ez dira diruz lagunduko soldatak, Gizarte Segurantzako kotizazioak eta erakunde onuraduneko pertsonalari dagozkion gainerako gastuak, diru-laguntza jasotzen duen erakundeak proposatutako jardueren bidez bere bazkide edo boluntarioen autoenplegua finantzatu nahi duela ondorioztatzen bada.

  1. Diruz lagundutako jarduerak azpikontratatzeko gastuak honako zehaztapen hauekin onartuko dira:
    • a)Pertsona edo erakunde onuradunak diru-laguntzak xede duen jarduera osorik edo zati batean betetzea hirugarrenekin hitzartzen duenean, ulertuko da azpikontratatu egin duela. Erakunde edo pertsona onuradunak diruz lagundutako jarduera bere kabuz betetzeko behar dituen zerbitzuak edo ondasunak kontratatzea, berriz, ez da azpi-kontrataziotzat hartuko.
    • b) Diruz lagundutako jardueraren edo proiektuaren kostu osoaren % 50 azpikontratatu daiteke, gehienez.
  2. Orohar, emango den diru-laguntzaren zenbatekoa diruz lagundutako jardueraren edo programaren kostuaren % 50ekoa izango da. Diru-laguntzaren zenbatekoaren eta aurreikusitako gainerako diru-sarreren baturak ez du inolaz ere ekarriko diru-sarrerak aurreikusitako gastuak baino handiagoak izatea.
  3. Hala ere, jardueraren edo programaren kostuaren % 75 diruz lagundu ahal izango da, 75 puntutik gorako balorazioa jasotzen duten eskaeren kasuan, beti ere, oinarri hauetan adierazitako gehienezko mugen barruan.
  4. Erakunde batek, gehienez, deialdi urtean onartutako aurrekontuaren zenbateko osoaren pareko diru-laguntza jaso ahal izango du, dela jarduera bakar batengatik, dela Oñatiko Udalak diruz lagundutako jarduera guztiengatik.
  5. Eman beharreko diru-laguntzen zenbateko osoa aurrekontuetan diru-laguntzak estaltzeko erabilgarri dagoen diru-kopurua baino handiagoa bada, puntuazio altuena duten proiektuak finantzatuko dira diru-laguntzen zenbatekoa aurrekontuetan erabilgarri dagoen diru-kopuruarekin estali arte. Gainerako proiektuekin puntuazioaren araberako ordezkoen zerrenda bat eratuko da, eta erakunde batek diru laguntzari uko egin edo dirulaguntzaren zenbatekoan ondorioa izango lukeen aldaketa bat proposatuz gero, zerrenda horren hurrenkeraren arabera irekiko da beste proiektu batzuk finantzatzeko aukera.
  6. Emandako diru-laguntzen zenbatekoa, bakarrik edo beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batzuek emandako bestelako diru-laguntza, laguntza edo diru-sarrerekin batera, ezin da erakunde onuradunak bete beharreko jardueraren kostua baino handiagoa izan. Sarrera eta gastuen justifikazioa aztertu ondoren ateratzen bada sarrerak handiagoak izan direla gastuak baino, Oñatiko Udalak emandako diru-laguntza gehiegizko diru-sarreren hein berean murriztuko da, eta hala izanez gero, soberakin hori itzuli egin beharko da.

Eskaerak aurkezteko epea:

Eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 6an amaituko da.