Gai ez dela deklaratu den langilea. Kaleratu dezakezu?

Prebentzio-zerbitzuaren txosten baten bidez langile bat bere lanposturako gai ez dela adierazten denean, behin eta berriz galdetzen da ea kaleratu daitekeen ala ez.
Azken epaiek honako hau adierazi dute horri buruz:

  • Prebentzio-zerbitzuaren txostena kaleratze bat justifikatzeko baliagarria izan dadin, zehatz-mehatz identifikatu behar ditu langileak dituen mugak eta muga horiek bere lanean dituzten ondorioak.
  • Prebentzio-txostenaz aparte, enpresak egiaztatu behar du ezin izan duela langilearen lanpostua egokitu, eta ez dagoela bere kategorian bete dezakeen lanpostu hutsik.