Epaitegi batek bidegabetzat eman du albaitaritza larrialdi batera joateagatik langile bat kaleratzea
Bartzelonako Lan Arloko 25 zenbakiko Epaitegiak duela gutxi emandako epai batek
bidegabetzat jo du bere lanpostutik alde egin zuen langile bat diziplinazko kaleratzea, besteak
beste, bere maskotaren albaitaritzako urgentzia bat artatzeko. Ebazpenak irizpide
garrantzitsuak ematen ditu salbuespenezko egoeretan lan-absentziak justifikatzeari buruz eta
proportzionaltasun-printzipioa diziplina-eremuan aplikatzeari buruz.
Aurrekariak
Langilea kaleratu egin zuten, enpresak justifikatu gabekotzat eman zituen hainbat absentzia
pilatu zituelako. Horien artean, txakurraren eutanasiarako albaitari-zentro batera joateko
premia larria zegoen, osasun egoerak okerrera egin baitzuen.
Enpresak hutsegite oso larritzat jo zituen gertakariak, Langileen Estatutuaren eta aplikagarri
zen hitzarmen kolektiboaren arabera, eta kontratua bertan behera utzi zuen.
Epaitegiaren irizpidea
Organo judizialak, kasuaren testuinguru zehatzaa aztertu ondoren, ondorioztatu du egotzitako
absentzia guztiak ezin direla justifikaziorik gabekotzat jo, eta, edozein kasutan, ezin direla
diziplinazko kaleratze bat justifikatzeko besteko larritasunekoak izan.
Bereziki, albaitariaren urgentziak eragindako absentziari dagokionez, epaiak nabarmentzen du
“bat batean sortutako egoera bat zela, aurreikusi ezinda eta izaera humanitariokoa”, eta
langileak lehentasuna eman ziola bere konpainiako animaliaren sufrimendua saihesteari.
Zentzu horretan, epaitegiak adierazi du ezin dela jokabide hori borondatezko edo kapritxozko
ausentziatzat jo, baizik eta ikuspegi etiko eta sozial batetik arrazoizkoa den jardueratzat hartu
behar dela.
Era berean, ebazpenak nabarmentzen du, ordenamendu juridikoak bereziki animalien
ongizateari buruzko araudiaren bidez, animaliak izaki sentibera gisa babestu behar direla
aitortzen duela. Horrek indartu egiten du muturreko egoeretan halako jarduerak egiteko
justifikazioa.
Teoria gradualista
Epaiaren beste funtsezko alderditzat hartu genezake, jurisprudentziak finkatutako “teoría
gradualista” deritzogunaren aplikazioa. Teoria honen arabera, kasu zehatz bakoitza
jokabidearen larritasuna eta erruduntasuna kontuan hartuta artertu behar da.
Epaitegiak kasu konkretu honi dagokionez hau zehazten du:
Absentziatako bat (albaitaritzaren urgentzia) justifikatuta zegoen.
Beste bat ezin izan zen behar bezala egiaztatu erabateko absentzia gisa.
Bi falta bakarrik har zitezkeen justifikaziorik gabekotzat.
Ondorioz, ez zen disziplinazko kaleratzea justifikatzeko beharrezkoa den larritasun mugara
iristen, eta horrek, bidegabea zela adieraztera eraman zuen.
Horren ondorioz, empresa kondenatu zuten langilea bere lanpostuan berriz hartzea edo
bidegabeko kaleratzeagatiko kalte-ordaina ordaintzea aukeratzera, indarrena dagoen lan-
legedian aurreikusitakoaren arabera.
