Erreforma Fiskala Gauzatzeko Ponentziaren ondorioen Txostena

Gipuzkoako Foru Aldundiak onartutako Erreforma Fiskalaren Ponentziaren Ondorioen Txostena jaso du. Guztira, nazioarteko eta tokiko 60 adituk baino gehiagok eta lurraldeko eragile sozialek beren ezagutza eta ikuspuntua eman dute, Foru Aldundiak datozen hilabeteetan fiskalitateari buruzko foru-arauaren aurreproiektua garatzean kontuan hartu beharreko alderdiei dagokienez. Zerga-aholkulariei dagokienez, Zenbaki aholkulariak abokatuak kooperatibatik antolatu diren hainbat bileretan parte hartu…

Read More

Atzerrian bizi zara eta Gipuzkoara itzultzeko asmoa duzu?

Hurrengoa interesatzen zaizu: Espainiar lurraldetik kanpo bizi bazara eta lan-kontratu berri bat Espainian hasi behar baduzu, ba al zenekien lekualdatutako pertsonen araubide berezi oso onuragarri bat dagoela? 2018az geroztik, “aberriratuentzako zerga-erregimena” du indarrean Gipuzkoak zerga-erregimen onuragarriekin, Gipuzkoako enpresek talentua erakar dezaten. Erregimen hori langile profil zehatz eta kualifikatuetan aplikatzen zen. Hala ere, 2022tik aurrera, baldintza…

Read More

BEZaren zerga tasa murriztuetarako aldi baterako luzapena

Ekainaren 26ko 4/2024 Errege Lege Dekretuaren bidez, zenbait neurri luzatzen dira Ukrainako eta Ekialde Hurbileko gatazkek eragindako ondorio ekonomiko eta sozialei aurre egiteko, eta presazko neurri batzuk hartzen dira; besteak beste, BEZaren tasa murriztuak luzatzea. Ondorioz, BEZaren jaitsiera mantentzen da %5 eta %0 tasa murriztuetan 2024ko irailaren 30era arte. Geroztik, inflazioaren beherakada bat aurreikusten denean,…

Read More

Gipuzkoako Ogasuna mutualistei dirua itzultzen ari da

Ogasuna uztailaren 6an hasi zen kaltetutako mutualistei 2023ko errenta-aitorpenetan egindako doikuntzari dagokion dirua itzultzen. Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak eta beste erakunde batzuek beharrezko informazioa eman diote Ogasunari, 2023ko aitorpenak berriro kalkulatu ahal izateko. Gogorarazten dizuegu hau 2023ko ekitaldiari dagokiola, eta preskribatuta ez dauden aurreko ekitaldiak erregularizatu nahi izanez gero, komenigarria dela Ogasunean eskaera bat aurkeztea.…

Read More

Zerga arloko jakinarazpen elektronikoa: Kortesia Egunak

Ba al zenekien zergapekoek aukera dutela Ogasun eta Finantza Departamentuak egoitza elektronikoan zerga arloko jakinarazpen elektronikorik jarriko ez diren egunak adierazteko? Zergadun bakoitzeko 30 egun adierazi ahal izango dira urte bakoitzeko, epea hasi baino 7 egun lehenago gutxienez. Egun solteak ere izan daitezke. Jarraian, lurralde bakoitzean klik eginez, hainbat eskuliburu eta esteka interesgarri dituzue, kortesia…

Read More

Sozietateen gaineko zergaren kanpaina hasiera

2023ko ekitaldiko sozietateen gaineko zergaren autolikidazioak, 200 eta 220 ereduak, aurkeztu ahal izango dira uztailaren 1etik uztailaren 26ra. 2023ko zergaldia amaitu ondoren (2023ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko aldia), enpresen jardueraren emaitza itxi behar da. Sozietateen gaineko zergak sozietateek eta gainerako entitate juridikoek lortutako errentak zergapetzen ditu, eta hori zergaren foru arauaren arabera zuzendutako kontabilitate…

Read More

Errenta-aitorpenaren emaitza nire aldekoa bada, zenbat denbora behar du Ogasunak dirua itzultzeko?

Egin den aurkezpen-modalitatearen araberakoa izan ohi da itzultzeko denbora. Gipuzkoako kasuan, likidazio-proposamena onartu bada, dagokion zenbatekoa izendatutako kontuan abonatuko da aurkeztu ondorengo hiru laneguneko epea baino lehen. Beste edozein modalitatetan aurkeztu bada, nahiz eta askotan Ogasunak ere itzulketa egiten duen zergadunak aitorpena aurkeztu eta egun gutxira, Ogasunak 6 hilabete arteko epea du errenta-kanpaina amaitzen den…

Read More

Mutualistak: Auzitegi Gorenaren epai berria

sententzia

2024ko apirilaren 19ko Auzitegi Gorenaren 673/2024 epai berriak aurreko 2023ko epaiak baino fiskalitate hobeagoa ezartzen die mutualistei. Kasu honetan, auzitegiak erabaki du 1967a baino lehen lan-mutualitateei egindako ekarpen guztiek ez dutela PFEZn tributatuko, hau da, salbuetsitzat jotzen ditu bere osotasunean. Zentzu horretan, Gipuzkoako Foru Ogasunak jakinarazi du ahalik eta lasterren erantzungo diola epai berri horri.…

Read More

Errenta 2023 Gipuzkoa: hartzekodunen konkurtsoari buruzko auto judiziala

Gipuzkoako Ogasunetik jaso duzun errenta aitorpenaren proposamenean lan egiten zenuen kooperatibaren hartzekodunen konkurtsoa amaitzeko auto judiziala aipatzen bada, jarraitu irakurtzen: Jaso duzun proposamenean adieraziko zaizunaren arabera, bi aukera daude zenbatekoak errenta aitorpenean deklaratzeko: Kaltetutako pertsonetako bat bazara eta ez badakizu zer aukera izango litzatekeen onuragarriena zuretzat, Zenbakin laguntzeko prest gaude. Jar zaitez gurekin harremanetan: https://zenbaki.eus/kontaktua/

Read More