Erreforma Fiskala Gauzatzeko Ponentziaren ondorioen Txostena
Gipuzkoako Foru Aldundiak onartutako Erreforma Fiskalaren Ponentziaren Ondorioen Txostena jaso du. Guztira, nazioarteko eta tokiko 60 adituk baino gehiagok eta lurraldeko eragile sozialek beren ezagutza eta ikuspuntua eman dute, Foru Aldundiak datozen hilabeteetan fiskalitateari buruzko foru-arauaren aurreproiektua garatzean kontuan hartu beharreko alderdiei dagokienez.
Zerga-aholkulariei dagokienez, Zenbaki aholkulariak abokatuak kooperatibatik antolatu diren hainbat bileretan parte hartu du, gai horretan duen esperientzia emateko.
Egungo erreforma fiskalak jarduera ekonomikoa kontuan hartzen duten neurri fiskalak planteatzen ditu, eta, aldi berean, eskuartean ditugun erronka sozialei erantzuten diete. Honako 11 erronka hauetan laburbiltzen dira:
- Etxebizitza.
- Demografía.
- Zaintza-eredu berria.
- Pentsioen jasangarritasuna.
- Talentua erakartzea.
- Lehiakortasuna eta berrikuntza.
- Desberdintasun-mailak murriztea.
- Genero-berdintasuna.
- Kontziliazioa.
- Fiskalitate berdea.
- Tokiko merkataritza
Beste helburuetako bat da hiru aldundiek dokumentu bateratu bat garatu ahal izatea, hiru lurralde historikoetan komunak diren erronka horiei erantzuteko.