Kontuz! errenta aitorpenari buruzko iruzurrezko sms mezuekin


Gipuzkoako Foru Ogasunak iruzur saiakera baten berri eman du SMS bidez.
Mezu horretan, jaulkitzaileak “Ogasuna-ren” izena hartzen du, zergadunari errenta-aitorpenean intzidentzia larri baten berri emanez, horrek ekarriko duen zigorrarekin.


Mezu berean, eta “gorabehera konpondu” ahal izateko, hartzaileari adierazten zaio zenbait dokumentazio bidali behar dituela esteka baten bidez.


Bere webgunean irakur daitekeen bezala: Gipuzkoako Foru Ogasunak jakinarazten du ez duela horrelako jakinarazpenik egiten SMS bidez eta ez duela informazio konfidentzialik eskatzen, ezta zergadunen kontu edo txartelaren zenbakirik ere kanal honen bidez.

Edozein zalantza edo susmo izanez gero, Foru Ogasunarekin edo gurekin harremanetan jartzea aholkatzen dugu, gure aholkulari fiskalek zure errenta aitorpena aurkeztu badizugu baina inoiz ez sartu  SMS mota hauetan bidaltzen dizuen esteketara.