BEZaren zerga tasa murriztuetarako aldi baterako luzapena
Ekainaren 26ko 4/2024 Errege Lege Dekretuaren bidez, zenbait neurri luzatzen dira Ukrainako eta Ekialde Hurbileko gatazkek eragindako ondorio ekonomiko eta sozialei aurre egiteko, eta presazko neurri batzuk hartzen dira; besteak beste, BEZaren tasa murriztuak luzatzea.
Ondorioz, BEZaren jaitsiera mantentzen da %5 eta %0 tasa murriztuetan 2024ko irailaren 30era arte. Geroztik, inflazioaren beherakada bat aurreikusten denean, zerga-tasek honako gehikuntza jasango dute hurrenez hurren, %7,5 eta %2,5 2024ko abenduaren 31ra arte.
Beraz, 2024ko uztailaren 1etik 2024ko irailaren 30era arte indarrean egongo dena:
- %5eko tasa aplikatuko zaie hazi-olioei eta janari-pastei.
- Ogi arruntari, irinei, esneari, gaztari, arrautzei, frutei, barazkiei, lekaleei eta oliba olioei %0ko tasa aplikatuko zaie.
Aurrerago, 2024ko urriaren 1etik 2024ko abenduaren 31ra arte indarrean egongo dena:
- %7,5eko tasa aplikatuko zaie hazi-olioei eta janari-pastei.
- Ogi arruntari, irinei, esneari, gaztari, arrautzei, frutei, barazkiei, lekaleei eta oliba olioei %2,5ko tasa aplikatuko zaie.
Araudia (gaztelaniaz): https://www.gipuzkoa.eus/documents/2456431/2877118/RDLey%204.2024.pdf/c77a278f-e213-b4f9-d891-cb5c7b071d27?t=1719562315569