Errenta-aitorpenaren emaitza nire aldekoa bada, zenbat denbora behar du Ogasunak dirua itzultzeko?
Egin den aurkezpen-modalitatearen araberakoa izan ohi da itzultzeko denbora.
Gipuzkoako kasuan, likidazio-proposamena onartu bada, dagokion zenbatekoa izendatutako kontuan abonatuko da aurkeztu ondorengo hiru laneguneko epea baino lehen.
Beste edozein modalitatetan aurkeztu bada, nahiz eta askotan Ogasunak ere itzulketa egiten duen zergadunak aitorpena aurkeztu eta egun gutxira, Ogasunak 6 hilabete arteko epea du errenta-kanpaina amaitzen den egunetik kontatzen hasita, hau da, 2024ko uztailaren 1etik Gipuzkoaren kasuan, ekainaren 25etik, Arabaren kasuan eta ekainaren 28tik Bizkaiaren kasuan.
Are gehiago, gerta daiteke, ohikoa ez bada ere, Ogasuna aipatutako 6 hilabeteak baino gehiago atzeratzea; kasu horretan, berandutze-interesa gehitzen zaio zergadunari itzuli behar dion zenbatekoari.