Alokairuaren diru-sarreren fiskalitatea: Alokairu jabeentzako gako fiskalak
Zer motatako alokairuen aurrean egon gaitezke eta zein da alokairu horien fiskalitatea? Hauek dira ohikoenak:
- Ohiko etxebizitzaren alokairua: ez dago BEZik ohiko etxebizitzaren alokairuetan, eta diru-sarrera horiek jasotzen dituen pertsonak PFEZn ordaindu beharko du zerga. Hobaria % 70ekoa izango da tentsionatutako eremuan badago, edo % 30ekoa gainerako kasuetan. Era berean, gastu kengarriak izan daitezke hipoteka-interesak eta ez ordaintzeagatiko gastuak, 300 eurotik gorakoak ez badira. Hobariaren eta gastu kengarrien baturak ez du inola ere etekin garbi negatiborik ekarriko.
- Lokalak: lokal bat alokatuz gero, % 21eko BEZ orokorra duen faktura jaulki behar da nahitaez, eta PFEZaren tributazioa kapital higiezinaren etekin gisa joango da aurrezkiaren eskalan. Jarduera horrekin zuzenean lotutako gastuak kendu ahal izango dira.
Era berean, Gipuzkoan partikularidade bat dugu: PFEZn alokairuengatiko sarrera horien tributazioa kobratzeko irizpidearen arabera arautzen da, eta, ordaindu gabeak badaude, ez da diru-sarrerarik aitortzen dirua kobratzen den urtera arte.
Baina, kontuz! Arau hori ez da aplikatzen BEZaren kasuan. Beraz, lokal bat alokatzen ari bagara, BEZaren jasanarazpena eta, ondorioz, bere ordainketa Ogasunean gauzatu behar da. Ez ordaintze hori erreklamazio judizial edo notarioaren bidez formalizatzen bada, BEZa itzultzeko eska daiteke.
