Lan-kontratuaren funtsezko elementuak
Lan-baldintzen gardentasun handiagoa bermatze aldera, berriki onartutako 723/2026 Errege Dekretuak lan-kontratuaren funtsezko elementuei buruzko informazioa emateko betebeharra jasotzen duen Langileen Estatutuko 8.5. artikulua garatu du.
Zeintzuk dira lan-kontratuaren funtsezko elementuak?
Enpresek orain arte erabilitako lan-kontratuen ereduetan jasotako informazioaz gain, pasa den irailaren 9an indarrean sartutako arauak enpresek langileei eman beharreko informazio gehigarria jasotzen du.
Hurrengoak dira datu aipagarrienak:
- Soldatari dagokionez:
- Oinarrizko soldataren zenbatekoa ez ezik, lan-kontratuak enpresak langileari ordainduko dizkion soldata-osagarri guztiak zehaztu behar ditu, bai eta horien periodikotasuna eta ordainketa-modua.
- Ordainsari aldagarririk aplikatuz gero, lan-kontratuak hura nola kalkulatu eta hura kobratzeko irizpideak jasoko ditu.
- Lanaldiaz bezainbatean:
- Lan-kontatuan espezifikatu beharko da, alde batetik, zein kasutan eta nola alda daitekeen lanaldiaren iraupena edota banaketa, eta bestetik, zein izango den oporraldiak finkatzeko prozedura.
- Aparteko orduei buruzko akordioen eta ordainketaren berri eman beharko da.
- Probaldiaren inguruan:
- Probaldiaren xedeari dagozkion enpresaburuaren eta langilearen betebeharrak finkatu beharko dira.
- Informazio gehiago:
- Lanaldian, soldatan, lan-kontratuen azkentzeetan eragina izan dezaketen erabakietan erabilitako sistema algoritmiko edo automatizatuak.
- Lan-kontratuak identifikatu beharko ditu: berdintasun-plana, lana eta familia uztartzeko enpresa-politika, sexu-jazarpenerako eta sexuan oinarritutako jazarpenerako protokoloa, etab.
- Lan-kontratuak identifikatu beharko ditu: berdintasun-plana, lana eta familia uztartzeko enpresa-politika, sexu-jazarpenerako eta sexuan oinarritutako jazarpenerako protokoloa, etab.
- Kontratuen azkentzean enpresaburuak eta langileak bete beharreko aurreabisu-epeak.
- Hitzarmen kolektiboaren indarraldia edo indarrean dagoen ultraaktibitate-egoera.
- Gizarte Segurantzaren erakunde kudeatzaile edo laguntzailea.
- Pentsio-planak eta -funtsak.
Noiz eta nola eman beharko da informazio hori?
Aurreko atalean adierazitako informazioa lan-harremana hasi baino lehen eman beharko da, eta hori guztia lan-kontratuan zein hari atxikitako dokumentazioan jasoko da.
Zer kontratu mota erabili behar dute enpresek?
Lan eta Gizarte Ekonomiako Sozial Ministerioak arestian aipatu diren lan-kontratuaren oinarrizko elementuak jasotzen dituen dokumentu eredua erraztuko die enpresei baita langileei ere.