15 egunetako baimena izatezko bikotea eratzeagatik
Urte batzuk dira, 15 eguneko baimen ordaindua eta berreskuraezina dagoena ezkontzen diren langileentzat.Horregatik, hitzarmen kolektibo askok izatezko bikotea osatzen zuten langileei ematen zieten baimen hori. Bi elkartze-moduak parekatuz.
Gaur egun, zehazki, 2023ko ekainaren 30etik aurrera, legeak izatezko bikotea eta ezkontza ere parekatzen du, nahiz eta hitzarmenak ez ezarri.
Zenbaki aholkulariak abokatuak bulegoan, abokatuei askotan egin izan diguten kontsulta honako da: Zer gertatzen da izatezko bikotea eratzeagatik baimena jada hartu duen langile batek denbora baten buruan pertsona berarekin ezkontzea erabakitzen badu
Lehenengo izatezko bikote eratzeagatik baimena hartu eta gero persona berarekin ezkontzen bada, baimena berriz hartu dezake?
Kasu horretan, baimena uka dakioke, bateraezina baita bi eskubideaz baliatzea.
Zenbaki aholkulariak abokatuak bulegoan, bi abokatu dihardugu lanean. Honelako eta beste hainbat kontsulta argitzeko.