Zerga iruzurra saihesteko protokoloa

Ogasun eta Finantza Departamentuaren helburu estrategikoetako bat da zerga betebeharren betetze-maila hobetzea, ongizatearen estatua bermatzen duten kontribuzioei gizarteak balio sozial handiagoa emateagatik eta iruzurrezko jokabideen aurrean tolerantzia soziala murrizteagatik.

Helburu hori betetze aldera, departamentu honek mekanismoak ezarri ditu Gipuzkoako agente eta kolektiboekin gizarte lankidetza bideratzeko, jardunbide onen protokolo bat izenpetuz. Protokoloak bi helburu hauek ditu: alde batetik, zerga iruzurraren aurkako borrokan lankidetza sustatzea, eta, bestetik, Gipuzkoako Foru Ogasunaren eta organismo horien arteko komunikazio kanal iraunkor bat izatea.

Hauek dira zerga iruzurra saihesteko protokoloa sinatu duten erakundeak:

ABELUR Kooperatiba Elkartea
AEGA – Gipuzkoako Automozio Enpresarien Elkartea
AROTZGI Gipuzkoako Arotz Taldea
ASLE – Euskadiko Lan Sozietateak
Euskadiko Etxebizitza Turistikoen Elkartea
Euskadiko Vending Elkartea
Euskal Autonomia Erkidegoko Kudeatzaile Administratiboen Elkargo Ofiziala
Euskal Nekazarien Batasuna
G. Taxi Gipuzkoako Taxisten Elkartea
Gipuzkoako Abokatuen Elkargo Prestua
Gipuzkoako Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofiziala
Gipuzkoako Ekonomisten Euskal Elkargoa
Gipuzkoako Enpresen Elkartea (ADEGI)
Gipuzkoako Eraikuntza Enpresen Elkartea (ASCONGI)
Gipuzkoako Estetikalarien Elkar
Gipuzkoako Gizarte Graduatuen Elkargo Ofiziala
Gipuzkoako Hotel Entrepresaren Elkartea (ASPAGI)
Gipuzkoako Instalatzaile eta Mantentzaileen Erakunde Enpresariala (INSTAGI)
Gipuzkoako Jolas Makina Enpresen Elkartea (AGUIMAR)
Gipuzkoako Merkataritza Federazioa
Gipuzkoako Merkataritza, Industria eta Nabigazio Ganbera Ofiziala
Gipuzkoako Ostalaritza Elkartea
Gipuzkoako Sendagaigileen Elkartea
Gipuzkoako Tindategi eta Arropa Ikuztegien Elkarte Profesionala
Ileapaindegien Gipuzkoako Elkartea
Zerga Aholkularien Gipuzkoako Elkarte Profesionala

Agiri erantsia: Protokolo eredua (PDFa)