Zer egin dezaket hegaldi bat bertan behera uzten badidate?
Opor garaia hurbiltzen ari da eta hegazkina da bidaiatzeko gehien erabiltzen den garraiobideetako bat. Bidaiatu aurretik, garrantzitsua da jakitea zer eskubide ditugun hegaldia hartu ezinda geratzen bagara, gurekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik.
Hasiera batean, konpainiek 7 egun baino gutxiagoko epean itzuli behar dute txartelaren prezioa, baina konpentsazio gehigarri bat eskatzeko eskubidea ere badago, abisu-denboraren, distantziaren eta abarren arabera.
• Hegaldiaren distantzia 1.500 kilometro artekoa bada, konpentsazioa 250 eurokoa izango da; 125 eurokoa konpainiak 2 ordu baino gutxiagoko atzerapenarekin hegaldia eskaintzen duenean.
• Hegaldiaren distantzia 1.500 eta 3.500 kilometro artekoa bada, konpentsazioa 400 eurokoa izango da, eta erdira murriztuko da helmugara 3 ordu baino gutxiagoko atzerapenarekin bidaiatzeko aukera ematen badizute.
• Hegaldiaren distantzia 3.500 kilometrotik gorakoa bada, kalte-ordaina 600 eurokoa izango da, eta helmugako lekura 4 ordu baino gutxiagoko epean joatea bermatzen bada, konpentsazio hori 300 eurokoa izango da.
Ohikoa da konpainiek eskubide horien berri ez ematea, eta onuragarri zaizkien bestelako akordioak ere eskaintzea.
Egoera honetan egon bazara edo bazaude, jar zaitez gurekin harremanetan eta aholkatuko zaitugu.