Urte bukaerako etxeko lanak errenta aitorpenean aurrezteko
Urtea amaitzen ari den honetan, momentu egokia izan daiteke hurrengo errenta aitorpenean aurreztea erangingo digun neurriak hartzeko. Jarraian ideia batzuk emango dizkizuegu:
- EPSV-etara aportazio pertsonalak egitea. Pertsona bakoitzak gehienez urtean 5.000€tako aportazioa egin dezake, beraz, aurreztuta daukan diruan arabera aportazio handiagoa edo txikiagoa egin dezake.
- Ohiko etxebizitza prestamo batekin erosi bladin badugu eta urtean zehar diru apur bat aurreztu baldin badugu, amortizazio gehigarri bat egitea. Amortizatu dugunaren %18a bueltatuko digute zergetan. Urtean tope bat dago, beraz, gure gomendioa izaten da persona bakoitzak 8.500€ baino gehiago ez amortizatzea.
Eta gure asmoa izaten baldin bada gure ohiko etxebizitza saltzea eta 60 urte inguru baldin baditugu, agian interesgarria izan daiteke salmenta hori 65 urte bete arte atzeratzea, onura fiskalak izan ahal ditugulako.
- Irabazi asmorik gabeko elkarteei diruzko dohaintzak egitea. Egindako dohaintzaren %20 edo %30a zergetan aurreztuko dugu. Gomendatzen dugu aurretik elkarteari galdetzea ea kenkaria aplikatzeko ziurtagiria emango diguten edo ez.
- Azkenengo urteetan gora egin dute eguzki plakak jartzen dituzten familia kopurua, beraz, gogoraraztea eguzki plaketan egindako inbertsioen %15a zergetan aurreztu dezakegula.
Zergadun bakoitzaren errealitatea desberdina izaten da beraz, persona batek aurrezteko aukera desberdinak aztertu nahi baduzu, Zenbaki aholkulariak abokatuak bulegora deitu eta gurekin harremanetan jartzea gomendatzen dizuegu.