Urtarrilaren 2ko 1/2025 lege organikoaren aldaketak lan arloan
1.- Langilearen borondatez lan-kontratua amaitzea, soldata ordaintzea atzeratzen bada. (Langileen Estatutuaren 50. artikulua).
Bidegabeko kaleratzeari dagokion kalte-ordaina jasotzeko eskubidearekin kontratua amaitzea eskatzeko arrazoi zuzentzat hartuko dira soldataren ordainketa atzeratzen duten honako kasu hauek:
- Soldata itundutako datatik 15 egun baino gehiagora ordaintzen bada.
- Urtebetean 3 hileroko osorik zor badira, nahiz eta elkarren segidakoak ez izan.
- Ordainketa ondoz ondokoak ez diren 6 hilabetez atzeratu bada.
2.-Baimenak dituzten langileen babesa (53.4.b eta 55.5b artikuluak)
Senitartekoak zaintzeko baimenak eskatu dituzten edo izaten ari diren (37.3b) edo lanaldia egokitzeko eskatu duten (34.8 LE) langileen kaleratzeen/azkentzeen deuseztasuna zabaltzen da.
3.- Kaleratzeagatiko kalte-ordainen zerga-salbuespena
Argitu egiten da kaleratzeagatiko edo kargugabetzeagatiko kalte-ordainak ez daudela PFEZetik salbuetsita itun, hitzarmen edo kontratu pribatuetatik eratortzen badira. Hala ere, administrazio-zerbitzu baten aurrean bide judizialaren aurreko urrats gisa adostutako kalte-ordainek zerga-salbuespena jaso ahal izango dute, segurtasun juridiko handiagoa bermatuz.
4.- Bitartekaritza sustatzea eta gatazkak konpontzea.
Laneko gaiak lege honetan araututako bitarteko alternatiboetatik kanpo badaude ere, lagundutako negoziazioa eta bitartekaritza bezalako mekanismoen erabilera sustatzen da, bere araudi espezifikoaren esparruan.
Horrek karga judiziala murriztea eta alderdien artean adostutako konponbideak sustatzea du helburu.
5.- Funtzio berriak Lan Ikuskaritzan.
Lan-ikuskatzaileek lan-gatazkekin lotutako jardueretan parte hartu ahal izango dute, baldin eta jarduera horiek iraunkorrak ez badira eta gatazkak konpontzeko sistema autonomoei lotuta badaude.