Ticketbai betebeharretik partzialki salbuestea makinako tabako-samenta (pvr- salmenta puntuak errekargoarekin)

Ostalaritzako eta tabako-salmentako hainbat agentek salbuesteko eskaera egin ondoren, Gipuzkoako Foru Ogasunak 2022ko azaroaren 21ean ebatzi zuen TicketBAI fitxategia berehala bidaltzetik 5 urtez partzialki salbuetsita geratuko direla makina edo gailu automatikoen bidez egindako salmentak. 

Establezimenduan salmenta-makina automatikoa (tabakoa, latako fruitu lehorrak, higiene-objektuak edo beste objektu batzuk) duten ostalaritza-establezimenduei mesede egingo dien neurria da. Hauek dira salbuesteko baldintzak:

  • Tabakoaren salmenta (PVR) ostalaritzako jardueraren osagarria izatea (negozioaren salmenta guztien % 15 ez gainditzea).
  • TicketBAI betebeharra betetzeko, hilero fitxategi bat bidali beharko zaio Ogasunari, makina bakoitzak egindako eragiketa guztien laburpena jasoko duena. Datuak eskuz irakur ditzakezue, makinek gordetzen duten pakete-kontagailuaren bidez.

 

Zenbaki aholkulariak abokatuak argibide gehiago izateko, zuen estankoarekin harremanetan jartzea gomendatzen du.

EXONERACIÓN TICKETBAI

Imagen de Raw Materials Design en Pixabay

 

Zenbaki aholkulariak abokatuak: Fiskalitatea, Kontabilitatea