Posts Tagged ‘Abokatuak’
Euskararen Eguna 2025
Zenbaki Aholkulariak abokatuak, Accountex España 2025 azokan gaude
Azaroaren 5ean eta 6an, Accountex España 2025 azokan izango gara, aholkularitza, kontabilitatea, fiskal, juridiko eta lan arloetako profesionalen topagune nagusian, IFEMA Madrilen. Urtero, sektoreko profesional ugari elkartzen dira bertan, joera teknologiko eta arau-aldaketa berrienak ezagutzeko eta esperientziak partekatzeko helburuarekin. Accountex España azokan parte hartzeak aukera emango digu: Accountex España 2025 azokara joatea gure etengabeko hobekuntza…
Read MoreDepartamentu juridikorako:Administratibo laguntzaile baten bila gabiltz
Lan-postua: Departamentu juridikorako LAGUNTZAILE ADMINISTRATIBOA Lanaren deskribapena: Zure zeregina izango da gure juridikotaldeari laguntza operatiboa eta antolamendukoa eskaintzea, sailaren funtzionamendu egokia ziurtatuz eta dokumentazioaren zein barne-prozesuen kudeaketa eraginkorra bermatuz. Euskara menperatzea eta office Funtzio nagusiak: Gure eskaintza: Nola aurkeztu eskaera: Zure CVa eta motibazio-gutuna bidali mesedez helbide honetara: pertsonala@zenbaki.eus postsa elektronikoan jarri: «Laguntzaile Administratiboa –…
Read MorePrekarioko desahuzioa jaraunskide baten aurka, jaraunspeneko higiezin bat esklusiboki okupatzen duena
Duela gutxi, Auzitegi Gorenak, 2025-07-01eko epaian, berretsi egin du jaraunskide batek eduki dezakeen kuota handiagoak ez duela legitimatzen titulurik gabeko edukitza esklusiboa jaraunspen zatiezinean zehar, hau da, jaraunspena onartu arte. Horregatik, edozein jaraunskidek du legitimazioa prekarioko utzarazpen-akzioa egikaritzeko komunitatearen onurarako, beste jaraunskide batek duen gehiengoaren kuota gorabehera. Jarauntsiko erkidego zatitu batean, jaraunskide bakar batek ere…
Read MoreBidegabeko kaleratzeagatiko kalte-ordaina
Auzitegi Gorenaren 2025eko uztailaren 16ko epaiak (3993/2024 errek.) ebatzi du Langileen Estatutuko 56.1. artikuluan jasotako bidegabeko kaleratzeagatiko kalte-ordaina ezin dela handitu kasuan kasuko inguruabarrak kontuan hartzen dituen beste kalte-ordain gehigarri batengatik. Aipatutako sententzia horrek aztertu du zein den nazioarteko arauketaren (Lanaren Nazioarteko Erakundearen 158. Hitzarmeneko 10. artikulua eta Europako Gutun Sozialeko 24. artikulua) eragina Langileen…
Read MoreAbokatu junior baten bila gabiltza gure taldera batzeko
Zuzenbide ikasketak dituzu eta gertuko ingurune, kooperatibo eta etorkizunera begirako batean lan egitea nahi duzu? Gure aholkularitzan, profil orokorra duen abokatu junior bat bilatzen ari gara, zibil, merkataritza eta kooperatiba arloetan esperientzia duena (ez da beharrezkoa arlo guztietan esperientzia izatea). 🔹 Baldintza derrigorrezkoak: Euskara maila altua (idatziz eta ahoz) Zuzenbideko ikasketak eta elkargokidetza (edo elkargokidetzeko…
Read MoreAutonomoa zara? Gizarte Segurantzak zure EJSNa ekainaren 30a baino lehen eguneratzeko eskatzen dizu
Gizarte Segurantzak zenbait langile autonomori jakinarazpenak bidaltzen hasi da, Jarduera Ekonomikoaren Sailkapen Nazionala (EJSN/CNAE) eguneratzeko beharra dutela gogorarazteko. Eguneratze hori ezinbestekoa da zure jarduera profesionalaren egungo errealitatera egokitzeko eta sisteman kotizazio zuzena bermatzeko. Zer esan nahi du jakinarazpen honek? Autonomoa bazara eta jakinarazpen hau jaso baduzu, edo zure EJSNak gaur egun egiten duzun jarduerarekin bat…
Read MoreZenbaki aholkulariak abokatuak orain … Arrasaten ere bai!
Grabatu al dezaket etxeko langilea?
Etxeko langileak ondasunak (dirua, bitxiak edo objektuak) lapurtu dizkizula susmatzen baduzu, bideozaintza-sistema bat jar dezakezu susmoaren errealitatea egiaztatu ahal izateko. Oro har, legeak behartu egiten ditu langile guztiak, etxeko langileak izan edo ez, sistema horien instalazioari buruz informatzera; are gehiago, kamerak kokatzen diren puntu zehatzaren berri eman behar du. Bestela, kaleratzea deuseztzat jo daiteke, langilearen…
Read MoreUkatu al daiteke telelana?
Telelana Kasu guztietan ez da nahitaezkoa enpresak telelana egiteko eskaera bat onartzea, eta ukatu egin daiteke, baldin eta antolakuntzako edo ekoizpeneko arrazoi garrantzitsuak badaude.Valladolideko Justizia Auzitegi Nagusiak 2023/07/27ko epaian ezartzen duenez, honako arrazoi hauek badaude uka daiteke: Gabonetan enpresa itxiko da Enpresak Gabonetan egun batzuk ixten baditu, nola kudeatzen dira oporrak oraindik sortu ez dituzten…
Read More