Abokatu junior baten bila gabiltza gure taldera batzeko
Zuzenbide ikasketak dituzu eta gertuko ingurune, kooperatibo eta etorkizunera begirako batean lan egitea nahi duzu?
Gure aholkularitzan, profil orokorra duen abokatu junior bat bilatzen ari gara, zibil, merkataritza eta kooperatiba arloetan esperientzia duena (ez da beharrezkoa arlo guztietan esperientzia izatea).
🔹 Baldintza derrigorrezkoak:
Euskara maila altua (idatziz eta ahoz)
Zuzenbideko ikasketak eta elkargokidetza (edo elkargokidetzeko aukera)
🔸 Baloratuko da:
Lan arloan esperientzia izatea
Epaitegietako defentsan esperientzia izatea
👥 Zer eskaintzen dugu?
Merkatuan sendotua dagoen aholkularitza batean laneratzeko aukera, hazkunde fasean
Lan giro ona, laguntza profesionala eta etengabeko ikaskuntza
Proiektuan hazteko eta erantzukizunak hartzen joateko aukera
Baldintzak betetzen badituzu eta lurraldearekin, euskararekin eta pertsonekin konprometitutako ingurune profesional batean lan egin nahi baduzu, zure berri izan nahi dugu!
📩 Bidali zure CVa eta aurkezpen gutuna helbide honetara: pertsonalgoa@zenbaki.eus
📍 Kokapena: Arrasate-Aretxabaleta
✍️Oharra: Kontratazio prozezua Irailean hasiko da.