Prezioen gorakadak eragindako ondorioak arintzeko premiazko zerga neurri berriak
Gipuzkoako Foru Aldundiak salbuespenezko zerga neurri berri batzuk onartu du prezioen igoera orokorra eragiten ari den eragina arintzen saiatzeko. Hartutako 7 neurrietatik, 6 zuzenean lotuta daude PFEZaren jaitsierarekin, beraz, Euskadiko langile eta autonomoen mesederako neurriak izango dira.
Hauek dira harturiko neurriak:
1. 2022ko PFEZaren oinarri orokorrari aplikatu beharreko tarifa % 4 jaitsiko da, eta horrek aurtengo errenta-aitorpenean ordaindu beharreko kuota jaistea ekarriko du. Aldi berean, baterako tributazioagatiko murrizketa, kuotaren gutxitzearen ondoriozko murrizketa eta kenkari pertsonalak % 4 igo dira.
2. Gaurtik aurrera lan pertsonalaren etekinei aplikatu beharreko atxikipenen taula eguneratuko da. Horren ondorioz, langileei gutxiago atxikiko diete nominan PFEZaren kontzeptuan, eta, beraz, nominaren kopuru garbia handitu egingo da irailetik aurrera egingo den egokitzapen horrekin.
3. Kuotari 200 €-ko gutxitze gehigarria ezartzen zaio 30.000 €-tik beherako zerga-oinarri orokorra duten autolikidazioetarako. 200 €-ko gutxitzea proportzionalki murrizten joango da oinarria handitzen den heinean, 35.000 €-raino.
4. Salbuetsita egongo da diru sarrera eta ondare gutxi duten pertsona fisikoei emandako 200 euroko zuzeneko laguntza, betiere ekainaren 25eko 11/2022 Errege Lege Dekretuaren esparruan. Salbuespena arautzen da ere Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak emandako laguntza (240 euro, 12 hilekotan banatzekoa). Laguntza horren helburua da sare sarbidearen eta erabilpen gaitasunaren arrakala digitala murriztea, bereziki kolektibo zaurgarrienen artean gertatzen den gizarte bazterkeriarik egon ez dadin. Laguntza horiek Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko uztailaren 14ko Aginduaren bidez eman dira.
5. 2022ko 1. eta 2. hiruhilekoetan bezala, 3. eta 4. hiruhilekoetarako, autonomoak errentaren ordainketa zatikatua egitetik salbuesten dira (ez dute inolako zenbatekorik aurreratu beharrik izango errenta aitorpenerako).
6. 2022ko PFEZaren aukerako autolikidazioa kalkulatzeko, 2. puntuan aipatutako atxikipenen taula eguneratua hartuko da kontuan.
7. Sozietateen gaineko Zergaren 2022ko ordainketa zatikatua egitetik salbuesten dira 50 milioi euroko eragiketa-bolumena gainditzen ez duten sozietateak.
Neurri horiek guztiak irailaren 1etik aurrera sartuko dira indarrean.
Zenbaki aholkulariak abokatuak: Fiskalitatea