Langile autonomoen kotizazio-sistema berria

2023ko urtarrilaren 1ean, langile autonomoentzako kotizazio-sistema berri bat jarriko da indarrean, uztailaren 26ko 13/2022 Errege Lege Dekretuaren arabera.

KONTUAN HARTU BEHARREKOAK:

  • Oraindik ez dago arau-garapenik; beraz, praktikan, aldaketak egon daitezke.
  • 2023tik 2025era bitarteko aldi iragankorra ezartzen da. Data horretara iristean, berrikusi egingo da eta aldaketak aplikatu ahal izango dira.

ZERTAN DATZA ALDAKETA?

  • 2022/12/31ra arte: Oro har, gaur egun 4.139,40 euroko gehieneko kotizazio-oinarria (1.266,66 euroko kuota) eta 960,60 euroko gutxienekoa (293,94 euroko kuota) ezartzen dira. 47 urtetik aurrera (48 urte, egoera partikularren arabera), oinarria ezin zen 2.113,20 eurotik gora handitu.
  • 2023/01/01etik aurrera: Araudi berriarekin, adinaren baldintzatzailea kentzen da eta tarte desberdinak ezartzen dira errenta-aitorpenean aitortzen ditugun etekin garbien arabera. 2023rako tarteak eta oinarriak hurrengoak dira, baina urte horretarako argitaratzen diren Estatuko Aurrekontuetan aldatu ahal izango dira.

 

AUTONOMOS TRAMOS RENDIMIENTO 2023 ACTUALIZADOS

Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean jasotako lan-arloko BERRIKUNTZA NAGUSIAK

2022ko abenduaren 24an, 2023rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legea argitaratu zen. Jarraian, lan-arloko neurri nagusiak laburbildu dira.

Pentsioak:

Lege berriaren arabera, Gizarte Segurantzaren sistemak ordaindutako pentsioek eta Estatuko Klase Pasiboenek 2023an, oro har, 2022ko abenduaren aurreko hamabi hilabeteetako Kontsumoko Prezioen Indizearen ehuneko gisa adierazitako urte arteko aldakuntza-tasen batez besteko balioaren adinako igoera izango dute ehunekotan. Igoera pentsio motaren arabera garatzen du Legeak.

RGSS kotizazioa:

Gehienezko oinarria 2023: 4.495,50 euro hilean.
2023ko gutxieneko oinarria: LGSa handitzen ez bada, 2022ko bera.
Kotizazio-tasak: orain arte indarrean zeudenak mantenduko dira.Prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratuak eta ikas-ekinezko prestakuntza-kontratuak. Lan egindako egun bakoitzeko kuota bakarrak, 2023/01/01etik aurrera aplikagarriak, 2022. urtekoak izango dira, LGSak 2023rako egiten duen proportzio berean handituta (hala egiten badu).

LAAB kotizazioa:2023rako hasieran argitaratu ziren taula murriztuak eta orokorrak eguneratu dira (+info), eta 2022rako ezarritako kotizazio-tasak mantendu dira.

Taula eguneratua:

AUTONOMOS TRAMOS RENDIMIENTO 2023 ACTUALIZADOS

Langabezia-prestazioa

181. egunetik aurrera langabeziagatiko prestazioaren zenbatekoa oinarri arautzailearen % 60ra arte igotzen da (lehen % 50 zen). 2023/01/01ean langabezia-prestazioa jasotzen ari zirenei ere aplikatuko zaie ehuneko hori.

Kontsultatu Zenbakiko lan-aholkulariek egindako 2023.01 Presupuestos 2023

Zenbaki aholkulariak abokatuak: Autónomos, jubilaciones