Nire errenta-aitorpenaren emaitza nire aldekoa bada, zenbat denbora behar du Ogasunak niri dirua itzultzeko?
Itzulketa jasotzeko epea aitorpena aurkezteko modalitatearen araberakoa da.
Gipuzkoaren kasuan, zergadunak autolikidazio-proposamena onartu duenean, dagokion zenbatekoa adierazitako banku-kontuan ordainduko da, gehienez ere hiru egun balioduneko epean.
Aitorpena eskuragarri dauden gainerako modalitateetako edozeinen bidez aurkeztu bada, nahiz eta kasu askotan itzulketa aurkeztu eta egun gutxira egiten den, Foru Ogasunak legez sei hilabete arteko epea du errenta kanpaina amaitzen denetik ordainketa egiteko. Zehazki, epe hori 2026ko uztailaren 2an hasten da Gipuzkoan, 2026ko ekainaren 25ean Araban eta 2026ko ekainaren 30ean Bizkaian.
Ohikoa ez den arren, gerta daiteke itzulketa sei hilabete horietatik aurrera atzeratzea. Kasu horretan, itzultzeke dagoen zenbatekoaz gain, Administrazioak dagozkion berandutza-interesak ordaindu beharko ditu.