Nire errenta-aitorpenaren emaitza nire aldekoa bada, zenbat denbora behar du Ogasunak dirua itzultzeko?
Kontuan izan behar da Ogasunak, askotan, itzuli beharreko emaitzarekin (zergadunaren aldekoak) aurkezten diren errenta aitorpenen itzulketak, errenta-aitorpena aurkeztu eta egun gutxira egiten duela itzulketa. Hala ere, Ogasunak 6 hilabeteko epea du errenta-kanpaina amaitzen den egunetik hasita, hau da, 2023ko ekainaren 30etik (ekainak 26tik, Arabako kasuan). Horrek esan nahi du Ogasunak 2023ko abenduaren 31ra arteko epea duela dagozkion itzulketak egiteko.
Are gehiago, gerta daiteke, ohikoa ez den arren, Ogasuna aipatutako 6 hilabete horiek baino gehiago atzeratzea; kasu horretan, berandutze-interesa gehitzen zaio zergadunari itzuli behar dion zenbatekoari.
Nolanahi ere, zehazki, Bizkaiko Foru Ogasuna zergadunaren aldeko aitorpenen itzulketak egiten ari da, aurkeztu eta zazpi eguneko epean.
Zenbaki aholkulariak abokatuak: Errenta aitorpena, aholkulari fiskalak