Mugatuta al dago bost eguneko baimen ordaindua?

Langileen Estatutuko 37.3.b, artikuluak bost eguneko baimen ordaindua aitortzen du ezkontidearen, izatezko bikotekidearen edo odol-ahaidetasunezko edo ezkontza-ahaidetasunezko bigarren mailarainoko ahaideen -izatezko bikotekidearen edo aurrekoez bestelako edozein pertsonaren odol-ahaidetasunezko senitartekoa barne- istripu edo gaixotasun larriagatik, ospitaleratzegatik edo etxean atseden hartzea eskatzen duen ospitaleratzerik gabeko ebakuntza kirurgikoagatik.

Baimena ospitaleko altarekin amaitzen den ala etxean atseden hartzeko ondorengo egunetara luzatzen den zehaztea izan da aipatutako artikuluaren inguruko ezbai eztabaidagarrienetakoa. Bada, Auzitegi Gorenak epai ugaritan argitu duenez, ospitaleko altak ez dakar baimenaren amaiera automatikoa; baimena medikuaren altarekin amaituko da, betiere bost egun baino gehiago igaro ez badira.

Zalantza hau argituta, Auzitegi Gorenak eztabaida berri bati heldu dio berriki 2026ko irailaren 25eko epaiaren bitartez:

Auzitegiak adierazi duenez, baimena hartzea gaitzen duen egoera bakoitzak bost eguneko baimena hartzea onartuko du.

Langile batzun irudia