Kooperatibetan bazkideak sartzeko laguntzak

Dirulaguntza: Iraupen mugagabeko bazkide langile edo lan-bazkide gisa enpresa kooperatibetan sartzeagatik.

Laguntzak kooperatiba-sozietateetan iraupen mugagabeko bazkide gisa sartzea finantzatzeko izango dira, eta lau egoera bereiziko dira:

a) Langabetuak bazkide langile edo lan-bazkide gisa sartzea.

b) Besteren konturako lan-kontratua duten eta jardunean dauden langile ez-bazkideak bazkide langile edo lan-bazkide gisa sartzea.

c) Minusbaliatuak bazkide langile edo lan-bazkide gisa sartzea.

d) Nekazaritza-, abeltzaintza- eta basogintza-ustiategien eta ustiategi mistoen titularrak nekazaritza- eta elikagaigintza-kooperatibetan sartzea.

Erakunde onuradunak hainbat baldintza bete behar ditu, bat 2023ko uztailaren 1etik 2025eko azaroaren 17ra bitarte bazkide mugagabe izatea.

Eta baldintza espezifiko hauek ere bete beharko ditu:

a) Langabeak: – Gutxienez hiru hilabetez jarraian Enplegu Zerbitzu Publikoan langabe gisa izena emanda egotea bazkide gisa hasi aurretik.

b) Besteren konturako langileak:

– Bazkide egin aurretik sei hilabete baino gehiagoko antzinatasuna duen lan-kontratu mugagabea izatea kooperatibarekin.

– Kooperatiba ez den erakunde bat eraldatzen bada, aurretiazko kontratuak mugagabea izan behar du, eta eraldatutako enpresan sei hilabetetik gorakoa. Zerbitzu-kontratuetan edo emakidetan legezko subrogazioaren bidez sartzen direnean, jatorrizko erakundean aldez aurretik egindako kontratuak mugagabea izan behar du.

c) Desgaitasuna duten pertsonak:

– Enplegu-zentro berezietatik Gizarte Ekonomiako erakunde batera modu iraunkorrean sartzea, Euskadiko lantoki batean.

– Gutxienez % 33ko desgaitasuna aitortuta izatea.

d) Nekazaritza- eta elikagaigintza-kooperatibetan sartzea: – Nekazaritza-, abeltzaintza-, baso- edo misto-ustiategien titularrak izatea eta ustiategiko jarduerak pertsonalki egitea. –

– Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza- eta elikagaigintza-kooperatibetan sartzea.

Ustiategiak Euskadin egotea.

5 urtetik gorako iraupena duen beste kooperatiba bateko kide badira eta arrazoi objektiboengatik aldatzen badira, sektorea ordezkatzen duen erakundearen aldeko txostena aurkeztu beharko dute, aldaketa justifikatuz.

Laguntza horien bidez, kooperatiba-sozietateetan bazkide langile izateko kapital sozialari egin beharreko ekarpenak finantzatzen lagunduko da. Dirulaguntzaren oinarrizko zenbatekoa 2.000.-€-3.000.-€ bitartean.

300.-€ Gehitu ahalko zaio, (Emakumea izatea, desgaitasuna, guraso bakarreko gurasoak, genero indarkeria biktimak… )

Kapitalari egindako ekarpenak benetako ordainketa izan behar du; ez dira diruz laguntzen doako ekarpenak. Kapitalaren harpidetza langabeziaren kapitalizaziotik datorrenean, harpidetutako hasierako ekarpenaren eta kapitalizazioaren zenbatekoaren arteko aldea diruz lagunduko da.

Eskabideak aurkezteko epea 2025eko urriaren 17an hasi eta 2025eko azaroaren 17an amaituko da.