Jarduera ekonomikoen gaineko zerga (JEZ)


Garai honetan, iraila eta azaroa bitartean zehazki, zergadunak jakinarazpenak jasotzen dituzte zerga honengatik ordaintzea egokitzen zaien zenbatekoekin.
JEZ urtean behin ordaintzen den zerga da. Zergaren zenbatekoa garatutako jardueraren edo jardueren araberakoa da, baita aplikatzekoak diren zerga-elementuen araberakoa ere (jarduera garatzen den azaleraren m2, langile-kopurua, instalatutako potentzia, etab.).


Ogasunak zergaren kuota kalkulatu ahal izateko, beharrezkoa da zergadunek komunikazio jakin batzuk egitea, adibidez, urtearen amaieran (abenduan) altak edo bajak aurkeztea, eta, hala bada, hurrengo urterako zergaren salbuespena aplikatu dezakeenaren jakinarazpena egitea.
Aitortu diren zerga-elementuetan aldaketak badaude, hauek ere jakinarazi behar dira (soilik % 20ko gorabehera badaukate).


Nola lagundu zaitzakegu?


Gure profesionalek jarduera-hasierak edo bajak jakinaraztea beharrezkoa den aztertzen lagun diezazukete, bai eta zerga ordaintzetik salbuestea posible den ere.
Era berean, oso interesgarria izaten da aitortutako zerga-elementuak berrikustea, aldaketaren bat egin behar den edo ez egiaztatzeko.