Fiskaleko neurri berriak 2024
Abenduaren 28ko 2/2023 Foru Dekretu-Arauaren bidez, besteak beste, honako neurri interesgarri hauek onartu ziren:
PFEZ (Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga)
2024ko ekitaldirako, errenta-aitorpeneko tarifa deflaktatzen da, bai eta baterako tributazioagatiko murrizketa eta familiako kenkariak eta kenkari pertsonalak ere.
Era berean, 2024ko ekainaren 30a baino lehen aurkeztu beharreko 2023ko errenta-aitorpenerako, zuzeneko zenbatespen sinplifikatuaren metodoan errendimendu garbia kalkulatzeko aplikagarriak diren ezohiko neurriak onartu ziren:
- Murrizketa % 15ekoa izango da (oro har aplikatu beharreko % 10aren ordez).
- Nekazaritza- eta abeltzaintza-jarduerengatiko murrizketa % 90ekoa izango da aurreko urteko eragiketen bolumena 30.00 €-tik gorakoa ez bada, eta % 70ekoa muga hori gainditzen bada.
- Merkantzia errepidez garraiatzeko jarduera % 70 murriztuko da.
SOZIETATEAK
Mikroenpresek aplikatu beharreko zerga-oinarriaren murrizketa % 15ekoa izango da 2023an (oro har aplikatu beharreko % 10aren ordez).