Eskoriatza: Merkataritza edo zerbitzu arloko establezimendu berriak irekitzeko edo negozio bat eskualdatzeko diru laguntzak
Helburua:
Merkatal edo zerbitzu establezimendu berri bat irekitzeko edo negozio bat eskualdatzeko lokalak alokatzeko edo erosteko diru laguntzak ebaluazio bakoiztu erregimenean emateko prozedura arautzea.
Onuradunak.
Diru laguntzak jaso ahal izango dituzte ondorengo baldintza guztiak eta bakoitza betetzen dituzten pertsonek:
1. Pertsona fisikoa izatea, adinez nagusia eta jarduteko gaitasun osoarekin, edo pertsona juridiko pribatua izatea, eratua eta behar bezala inskribatuta dagokion erregistroan eskaera aurkezteko eguna baino lehen, eta egoitza soziala Eskoriatzan izatea.
2. 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera merkataritza edo zerbitzu proiektu baten sustatzaile berria izatea (bai proiektu berrietan, baita eskualdatzeetan ere) Eskoriatzako hirigunean.
3. Proiektu hori lokal pribatu batean garatzea.
4. Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
5. Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotea proiektuari dagokion epigrafean.
6. Diru laguntzak jasotzeko debekuetatik bat bera ere ez izatea, azaroaren 17ko 38/2008 Legeko 13. artikuluko 2. eta 3. ataletan ezarritakoaren arabera.
Era berean, merkataritza edo zerbitzu proiektuak berria denean ondorengo baldintzak bete beharko ditu:
1. Debagoieneko Garapen Ekonomikorako Eskualde Agentziak onartutako bideragarritasun plana izatea.
2. Ondorengo balorazio irizpideetako puntuen %50 lortzea gutxienez:
— Sustatzailearen egokitasuna/bateragarritasuna garatu beharreko ekimenarekin (3 puntura arte).
— Proiektuaren diseinua eta originaltasuna (1 puntura arte).
— Proiektuaren garrantzia merkataritza eta gizarte aldetik herriko merkataritza eta kontsumoa bultzatzeko (1 puntura arte).
— Proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa eta finantzarioa (5 puntura arte).
Bestalde, lokalek eta jarduerek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte:
a) Alokatutako lokalak zein bertan egingo den jarduerak indarrean dagoen legedia bete beharko dute eta martxan jartzeko beharrezko diren tramiteak eginda izan beharko dituzte udalean (udal lizentzia lortzea edo aurretiazko jakinarazpena eginda izatea). Katastroan ere lokalaren erabilera eguneratuta egon beharko da, hau da, lokal komertziala izan behar da.
b) Merkataritza edo zerbitzu jarduera bat egin beharko da lokalean.
c) Lokala pribatua izan eta Eskoriatzako hirigunean kokatuta egon beharko da.
d) Jarduerak sustatzaile berri bat izan beharko du.
e) Laguntza honen onuradunak jarduera iragartzeko lokalaren kanpoaldean jarriko duen errotulua gutxienez euskaraz egon beharko da. Gainera, eskarazko errotulazioa edota irudi korporatiboa jartzen duenak Eskoriatzako Udalak urtero eman ohi duen diru laguntza jasotzeko aukera izango du, beti ere dagokion diru laguntza deialdian zehaztutako prozedura betez. Horrez gain, 6/2003 Legeak, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuarenak, VII. kapituluan xedatutako «Hizkuntza eskubideak» bete beharko ditu eta herritar bakoitzak zerbitzua euskaraz nahiz gazteleraz jasotzeko duen eskubidea bermatu beharko du. Hori betetzeko Eskoriatzako Udal euskara zerbitzuak eskaintzen duen itzulpen/zuzenketa zerbitzua erabili ahal izango du.
5. Laguntza motak.
Ondoren ezartzen dira emango diren gehieneko diru-laguntzak:
—Lokala alokatzeko:
Lehenengo urtean: Alokairu-kostuaren %50 onartuko du udalak eta gehienez 150 € hileko.
Bigarren urtean: Alokairu-kostuaren %40 onartuko du Udalak eta gehienez 100 € hileko.
BEZa ez da diruz lagunduko.
Udalak emango duen diru-laguntza alokairua ordaintzeko izango da, gehienez ere, 24 hilabetetan.
—Lokala erosteko:
Katastro-balioaren %4a, eta gehienez, 2.000 €.
Eskaerak egiteko: Eskaerak Eskoriatzako Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira, edo, telematikoki, herritarren atarian.
Zenbaki aholkulariak abokatuak: Dirulaguntzak, Eskoriatza