Erretiro aktiboa: informazioa eta baldintzak
Erretiro aktiboa 5/2013 Errege Lege Dekretuan jasotzen da eta soldata eta pentsioa aldi berean jasotzeko aukera ematen duen modalitate bat da; hartaz baliatzen direnek pentsioa eta besteren edo norbere konturako lan jarduera bat bateratu ditzakete denbora jakin batez, betiere urteko diru sarrerak ez badute LGSa gainditzen.
Eskakizunak eta kotizatuta eduki beharreko urteak
- Erretiratzeko legezko adina beteta izatea. 2024 urtean, 38 urte baino gehiago kotizatu badira, erretiroa 65 urterekin hartu ahal izango da; eta 38 urte edo gutxiago kotizatu badira, 66 urte eta 3 hilabeterekin.
- Gutxienez urtebete igaro behar da erretiro adin arrunta betetzen denetik.
- Pentsioaren %100 jasotzeko adina urte izan behar dute kotizatuta.
- Onuraduna pentsioduntzat joko da ondorio guztietarako.
- Modalitate hau bateraezina da erretiro aurreratuarekin.
- Gizarte Segurantzaren sisteman pentsioetarako ezarritakoaren arabera birbalorizatuko da pentsioa.
Langile autonomoek bete beharreko baldintzak
- Autonomoek, besteren kontura lan egiten duten langileen baldintza berdinak bete behar dituzte.
- Aitortutako pentsio totalaren %50a ingresatuko dute, ez badute bere kargurako langilerik; aldiz, gutxienez soldatapeko langile bat kontratatuta duela frogatuz gero, zenbateko hori %100era igo daiteke.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan lan-arloko gure taldearekin.