Erretiratua bazara eta 1978 baino lehen lan-mutua batean kotizatu baduzu,  berrikusi zure errenta aitorpena.

Joan den otsaileko epai batek lan-mutualitateetan kotizatutako diruaren zati bat berreskuratzeko eskubidea aitortzen die pentsiodunei. Izan ere, gizarte-segurantzako gastua, gastu kengarritzat hartu den bitartean, mutualitateetako kuotak ezin izan ziren PFEZren zerga-oinarritik kendu.

Zehazki, 1978ko abenduaren 31 baino lehen lehengo lan-mutualitateetan kotizatzen zuten zergadunek, Gizarte Segurantza sortu aurretik, azken lau urteetako errenta-aitorpenak zuzentzeko eskaera egiteko aukera dute.


Oharra: Foru Ogasunak zuzenketa horien aplikazioa eta jatorria aztertzen ari dira gaur egun. Hurrengo hilabeteetan berri eta zehetasun gehiago izango ditugu.

Eskaera honen onurak jaso ditzakezula uste baduzu, jar zaitez harremanetan, gaiari buruz aholkatzeko.