Erreklamazio-orriak edukitzea eta ematea obligazioa da.

Euskadin ondasunak komertzializatu edo zerbitzuak ematen dituzten pertsona fisiko eta juridiko guztiek (saltokiak, tabernak, jatetxeak, banku-erakundeak, aseguru-etxeak, gremioak edo etxez etxeko zerbitzua ematen dutenak) erreklamazio-orriak izan behar dituzte kontsumitzaileen  eskura.

Gainera, kartel elebidun bat jarri behar da jendaurrean, modu ikusgarri eta irakurgarrian, testu hau duelarik: “Nahi duenak eskuragarri ditu erreklamazio-orriak / Existen hojas de reclamaciones a disposición de quienes las soliciten”. Testuko letrek, gutxienez, zentimetro batekoak izan behar dute.

Nahi baduzu egin klik eta jaitsi hojas reclamaciones erreklamazio orriak

 

Erreklamazio-orria eskatzen duen tokian bertan eman behar zaio kontsumitzaileari, edo kontsumitzaileentzako informazio- edo arreta-leku gisa identifikatutako lekuan eta momentuan, bertan, urrutiago dagoen beste leku batera joanarazi gabe.

Erreklamazio-orririk ez egotea edo kontsumitzaileei eman nahi ez izatea arau-hauste bat da, eta zigorra dauka . Hala, kontsumitzaileak arrazoi horregatik bakarrik jar dezake dagokion erreklamazioa.

Non lortu dezakezu erreklamazio -orriak?

Enpresa eta saltokiek, erreklamazio-orrien inprimakiak eskuratzeko bi aukera dute:

  1. Erreklamazio-orriak online erostea.
  2.  Presentzialki bulegoan bertan erostea: Kontsumobideren hiru lurralde-zerbitzuetan (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa).

Enpresa edo establezimendu eskatzaileak tasa txiki bat ordaindu behar du. Liburu bakoitzean, 40 inprimaki daude.

Kontsumitzaileak erreklamazio-orria bete eta gero, zer egin behar du enpresak?

Kontsumitzaileak inprimakian erreklamazioaren arrazoiak azaldu behar ditu.

Enpresak erreklamazio-orrian alegazioak egin ditzake, bere datuak jarri eta sinatu egin behar du. Horren ondotik, enpresak inprimakiaren kopia arrosa hartu eta gorde egin behar du, Ikuskatze-Zerbitzuak eskatzen dionerako.

Administrazioak, kontsumitzaileak bidalitako jatorrizko erreklamazioa jaso eta gero, erreklamazioa jaso duen establezimenduari igorri behar dio, eta hamar egun balioduneko epea eman behar dio alegazioak egin ahal izateko eta egokitzat jotzen dituen frogak aurkezteko.

Erreklamazio-orria aurkeztuta hasten den prozeduran, alderdien arteko bitartekari-lana egitea da Administrazioaren eginkizuna, kontsumo-gatazkari irtenbidea ematen laguntzeko. Hori alde batera utzita, Administrazioak, baldin eta susmoa badu enpresak edo establezimenduak administrazio-hausteren bat egin duela, zigor-espediente bat abiaraz dezake.

Zenbaki aholkulariak abokatuak : Erreklamazio-orriak